Oilasko biltzaileekin amaituko dira jaiak Urdaiaga aldean

Noaua Aldizkaria 2014ko abuztuaren 4a

Iaz oilasko biltzaileekin hasi ziren festak (argazkikoak). Aurten, ordea, azken egunean ibiliko dira, baserriz baserri, kantuan eta dantzan. Goizeko 6:00etan irtengo dira eta ondoren, bazkari eder bat zain izango dute Aialde Berri sagardotegian. Abuztuaren 4an, oilasko biltzaileen egunarekin amaituko dira festak.

Abuztuak 4 astelehena
Oilasko Biltzaileen Eguna
06:00 Oilasko biltzaileen irteera.
14:00 Oilasko biltzaileen bazkaria Aialde-Berri sagardotegian.

Antolatzailea: San Estebango Jai Batzordea.

Oharra: Jai Batzordeak ez du jai egun hauetan gerta daitezkeen kalteen erantzukizunik hartzen.