Atxegaldeko festak, begibistan

Noaua Aldizkaria 2014ko abu. 5a, 08:30

Ikasturte berriko zurrunbiloan sartu aurretik eta udako azken txanpan, jaigiroaz gozatzeko aukera aparta izango dugu Atxegalden. Abuztuko azken asteburuan jaietan izango baita auzoa. Urtero hiru egunez festek bereganatzen duten plazara hurbiltzera gonbidatzen dituzte auzotar eta herritarrak Jai Batzordeko kideek.  Aldaketaren bat edo beste egon litekeen arren, prest dute jaietako egitaraua:

Abuztuak 29, ostirala
17:30 Herri poteoa txarangarekin.
20:00 Txupinazoa.
Jarraian, txoznen irekiera eta luntx mundiala.
23:00 Kontzertu gaua: Juanantzoneko okupak,  Izeberg taldea, Skasti, Ingo al deu?

Abuztuak 30, larunbata
11:00 Umeentzako jokoak eta opari banaketa.
14:00 Herri bazkaria (norberak bazkaria etxetik ekarria).
16:00 Mus txapelketa (15:30-16:00 izen ematea).
18:30 Haurrentzat antzerkia. Ondoren txokolate-jana.
21:00 Afaria.
Gauean: Zesuma taldea. Dj Gude.

Abuztuak 31, igandea
11:30 Umeentzako toka.
12:30 Helduentzako toka txapelketa. Inskripzioa 3 euro, lehen saria 100 euro.
Bitartean, salda eta pintxo banaketa.
17:30 Body Combat saioa.
18:30 Patata tortilla lehiaketa.
19:30 Erromeria Imuntzo ta Belokirekin!
22:30 Azken traka.