Bueltan gara berriz, konturatzerako joan zaigun oporraldiaren ostean. Astelehen honetatik zabalik da NOAUA! kultur elkarteko egoitza. Atari hau eguneratzeko lanetan hasiak eta uda osteko lehen astekarirako prestaketa lanetan murgilduak gara jada. Uda osteko lehen NOAUA! hain zuzen, irailaren 5aren bueltan jasoko duzue, udak emandako albisteekin baita mugitua izango den datorren ikasturte berriko gorabehera guztiekin.
583. astekarirako zorion agur edo oharrik baldin baduzue, datorren astelehena, irailaren 1a baino lehen ekarri egoitzara, erredakzioa@noaua.com helbidera idatzi edo 943 360 321 telefono zenbakira deitu.