7. Baxurde Krossa, irailaren 21ean

Noaua Aldizkaria 2014ko abu. 25a, 13:20



2008tik ospatzen den lasterketa herrikoirako izen ematea zabaldu dute antolatzaileek. Sartu kirolprobak.com atarian eta apuntatu Baxurde Txiki taldekoek irailaren 21erako antolatu duten hitzorduan. Txip horiarekin 10 eurotan inskribatu daiteke, eta txip zuriarekin 12 euroren truke, irailaren 20ko gaueko 22:00ak arte. Oiardo Kiroldegian ere apuntatu ahalko da, irailaren 19ra arte. Parte hartzaile kopurua mugatua izango da. 350 lasterkarirentzako lekua dago Baxurde Kroseko zazpigarren edizioan.

Iaz bezala, bi ibilbide dituzue aukeran; bat motza, 5,2 kilometrotakoa. Bestea honen bikoitza, 10,75 kilometrotakoa. Lasterkari guztiek, Mikel Laboa plazan kokatuko den irteera gunean prest egon beharko dute, irailaren 21ean, goizeko 11:00etan. Ordu horretan abiatuko baita, Kaxkoa, Santuenea, Zubieta edota Kalezar zeharkatuko duen kirol proba. Hauxe, kirolariek osatu beharko duten ibilbidea: Ibilbidea

Urtero moduan, sari potoloak proba amaieran. Sari bana, helmugara iritsitako lehen hiru gizon emakumeentzat. Partaide guztientzat, "poltsa serigrafiatua, sagardo botila 1, EtxeOndo galtzerdiak eta Fullgas etxeko gela". Eta zozketa ugari: 
- Kentuene jatetxean bi lagunentzat otordua.
- Atxega jauregian bi lagunentzat otordua.
- Patri jatetxean bi lagunentzat otordua.
- Artzabal jatetxean bi lagunentzat otordua.
- Arrospide banaketak eskeinitako kutixi lotea.
- Kirolari profesionalek sinaturiko arropa.