Bost langabetu gehiagorekin agurtu zuen uztaila udalerri honek, Estatuko Enplegu Zerbitzuak kaleraturiko datuen arabera. 343 langabetu zenbatu zituzten Usurbilen joan den hilabetean, 338 ekainean. Aurreko lau hilabeteetako beheranzko joera hautsi da urteko zazpigarren hilabetean, gorakada txikia izan den arren. Kontratazioak halere, gorantz egin du baita. 469tik 488ra, ekainetik uztailera. Erregistraturiko kontratu gehienak, ohi bezala, aldi baterako eta zerbitzuen sektoreari loturikoak izan dira. Beste behin, tarte handiz gainera, emakumezkoak baino gizonezko gehiago kontratatu dira.
Usurbilen bezala, Buruntzaldean ere gorantz egin du zertxobait langabezia tasak. 4.693 herritar ziren lanik gabe uztailean, aurreko hilabetean baino zortzi lagun gehiago. Andoainen, Hernanin eta Usurbilen gehitu da langabezia tasa; Astigarragan, Lasarten eta Urnietan aldiz murriztu. Eta Gipuzkoan ere, zertxobait igo da langabetu kopurua. 46.044 langabetu zeuden ekainean herrialde mailan, 46.098 uztailean.
Uztaileko langabezia datuak zenbakitan, jarraian:
Usurbil: 343. Buruntzaldea: 4.693. Gipuzkoa: 46.098.
Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 165.
25 urtetik behera: 6.
25-44 urte artean: 95.
45 urtetik gora: 64.
Emakumezkoak: 178.
25 urtetik behera: 9.
25-44 urte artean: 97.
45 urtetik gora: 72.
Sektorearen arabera
Nekazaritza: 4.
Industria: 58.
Eraikuntza: 43.
Zerbitzuak: 218.
Aurretik lanik gabe: 20.
Erregistraturiko lan kontratuak
Guztira: 488.
Aldi baterakoak: 473.
Zerbitzuen sektorean: 335.
Sexuaren arabera: 283 lan kontratu gizonezkoenak, 205 emakumezkoenak.
Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 1.017.
Astigarraga: 316.
Hernani: 1.337.
Lasarte-Oria: 1.326.
Urnieta: 354.
Usurbil: 343.
Guztira: 4.693.
Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 46.098.