Frontoiko teilatu-hegala konpontzen ari dira

Noaua Aldizkaria 2014ko abu. 27a, 09:30


Azken aldian, frontoi ingurura gerturatu zaretenok ikusiko zenuten lanean ari direla. Teilatu-hegala konpontzen dabiltza. "Egoera kaxkarrean zegoen, batez ere azken haizetearekin hegal batek hegan egin ondoren", berri eman dute Udaletik. Lanez Construcciones y Promociones San Juan XIV, S.L.  enpresa ari da arduratzen. Lanen kostua, 105.688,05 eurokoa da. Hilabete baten bueltan, atzerapenik ez bada, iraila erdialderako edo teilatu-hegala eraberritua izatea espero du Udalak.

Arau Subsidiarioak
Hirigintza alorrari loturiko kontu gehiago. Hiri Antolamenduko Arau Subsidiarioetako Berrikuspenaren Testu Bateginaren Araudiaren Aldaketa Puntuala hasieraz onartu zuen udalbatzak, iragan uztailaren 29an burutu zen osoko ohiko bilkuran. Gehiengo osoa behar zuen gobernu taldeak hitzordu hartara eramandako proposamena onartu ahal izateko. EH Bilduren aldeko bozkekin behar beste babes lortu zuten. Aurka agertu zen Hamaikabat. PSE-EE eta EAJ-PNV-ko udal ordezkariak abstenitu ziren.