Kirol urte berriko neurketen denboraldia abiatzear du oraingoan 1. nazional mailan jokatuko duen Usurbil Kirol Elkarteko senior mutilen taldeak. Girotzen hasteko, Euskal Kopari dagokion neurketa jokatuko du ostiral honetan, abuztuak 29, Ford Mugarri Arrasate taldekoen aurka, 19:00etatik aurrera Oiardo Kiroldegian.
Ligako egutegia prest
Iragan uztailaren 22an Espainiako Eskubaloi Federazioak eginiko zozketa bidez, 1. mailan jokatuko duten talde guztien lehen faseko neurketen egutegia finkatu zuten. Sei multzo handitan banatu zituzten lehiakideak. C multzoan da Usurbil Kirol Elkarteko senior mutilen taldea, Ucin Aluminio Usurbil. Kantabriako eta Euskal Herriko beste talde guztiokin:
-Kantabriako BM. Santoña.
-Gipuzkoako Ereintza Aguaplast, C.D. Egia Ur-Ze, Pulpo K.E., Alcorta Forging Group Elgoibar, Somos Eibar Eskubaloia, Ford Mugarri Arrasate, Tolosa C.F. Eskubaloia, La Bacaladera Hondarribia.
-Bizkaiko Trapagaran, Amazsa Urdaneta eta Quiron Askartza.
-Nafarroako Beti-Onak, Anaitasuna eta BM. Uharte.
Ligako lehen fasean, usurbildarrak bere multzoko taldeekin lehiatuko dira. Txapelketa, irailaren 21ean abiatuko dute:
Irailak 21: Ford Mugarri Arrasate-Ucin Aluminio Usurbil
Irailak 28:Ucin Aluminio Usurbil-Trapagaran
Urriak 5: Somos Eibar Eskubaloia-Ucin Aluminio Usurbil
Urriak 12: Ucin Aluminio Usurbil-Pulpo K.E.
Urriak 19: Tolosa C.F. Eskubaloia-Ucin Aluminio Usurbil
Urriak 26: Ucin Aluminio Usurbil-La Bacaladera Hondarribia
Azaroak 2: C.D. Egia Ur-Ze-Ucin Aluminio Usurbil
Azaroak 9: Ucin Aluminio Usurbil-BM. Santoña
Azaroak 16: Ucin Aluminio Usurbil-Alcorta Forging Group Elgoibar
Azaroak 23: Anaitasuna-Ucin Aluminio Usurbil
Azaroak 30: Ucin Aluminio Usurbil-Ereintza Aguaplast
Abenduak 7: Amazsa Urdaneta-Ucin Aluminio Usurbil
Abenduak 14: Ucin Aluminio Usurbil-Quiron Askartza
Abenduak 21: Uharte-Ucin Aluminio Usurbil
Urtarrilak 11: Ucin Aluminio Usurbil-Beti-Onak
Urtarrilak 18: Ucin Aluminio Usurbil-Ford Mugarri Arrasate
Urtarrilak 25: Trapagaran-Ucin Aluminio Usurbil
Otsailak 1: Ucin Aluminio Usurbil-Somos Eibar Eskubaloia
Otsailak 8: Pulpo K.E.-Ucin Aluminio Usurbil
Otsailak 15: Ucin Aluminio Usurbil-Tolosa C.F. Eskubaloia
Otsailak 22: La Bacaladera Hondarribia-Ucin Aluminio Usurbil
Martxoak 1: Ucin Aluminio Usurbil-C.D. Egia Ur-Ze
Martxoak 8: BM. Santoña-Ucin Aluminio Usurbil
Martxoak 15: Alcorta Forging Group Elgoibar-Ucin Aluminio Usurbil
Martxoak 22: Ucin Aluminio Usurbil-Anaitasuna
Martxoak 29: Ereintza Aguaplast-Ucin Aluminio Usurbil
Apirilak 12: Ucin Aluminio Usurbil-Amazsa Urdaneta
Apirilak 19: Quiron Askartza-Ucin Aluminio Usurbil
Apirilak 26: Ucin Aluminio Usurbil-Uharte
Maiatzak 3: Beti-Onak-Ucin Aluminio Usurbil
Bazkidetza egiteko aukera
Senior mutilen taldeak denboraldi berri honetan 1. nazional mailan jokatuko dituen LIGAko partidak ikusteko sarrera ordaindu beharko da aurrerantzean; 5 euro partida bakoitzeko. Usurbil Kirol Elkarteko bazkideek doan izango dute, baita taldeak kanpoan jokatu duen neurketetara joateko aukera ere. Urteroko kuota bat ere finkatu du Usurbil Kirol Elkarteak, 30 eurokoa.
Eskubaloi taldeen bilguneko bazkidetza egiteak eskainiko dituen abantailen berri emateko kanpaina abiatzekoak dira. Ostiral honetan bertan, abuztuaren 29an, senior mutilen taldeak Kiroldegian jokatuko duen denboraldiko lehen neurketa baliatuko du horretarako Usurbil Kirol Elkarteak. 18:00etatik aurrera, Oiardon izango dira, interesdun orori bazkidetza egiteak dakartzan abantailen berri emateko prest. Ohar bat baita, jada bazkide zaretenontzat: "orain arte bazkide denak, zein bazkide berriek, bazkidetza berretsi behar dute. Kiroldegian egongo garen egun horietan sakonago azalduko dugu dena". Ostiral honetan abiatuko dute kanpaina Kiroldegian. Aurrerago, egun gehiagotan ere bertan izango dira Usurbil Kirol Elkarteko ordezkariak.
Batzarra irailaren 6an
Goizeko 11:00etan hasita, Sutegin. Aurreko kirol denboraldiko balantzea, datorrenaren inguruko aurreikuspenak, Zuzendaritza Batzordearen egitura aurkezpena... Hauek eta beste kontu batzuk aztertu nahi ditu Usurbil Kirol Elkarteak irailaren 6rako deitu duen batzarrean:
Gai zerrenda:
1-Lehendakariaren agurra.
2-2013/2014 denboraldiaren kirol balantzearen aurkezpena.
3-2014/2015 denboraldiaren kirol aurreikuspenen aurkezpena.
4-Zuzendaritza Batzordearen egituraren aurkezpena.
5-Zuzendaritza Batzordearen proposamenak:
-Jokalari kuoten igoera onartzea, egoki bada.
-Bazkide kuoten igoera onartzea, egoki bada.
-12.000€-ko kredito linea hitzartzeko Zuzendaritza Batzordea ahalmentzea, egoki bada.
6-Galdera-eskaerak.
Laburbilduz, honatx Usurbil Kirol Elkarteak kirol denboraldi berria abiatzeko deitu dituen lehen hitzorduak:
Abuztuak 29, ostirala
18:00etatik aurrera, Bazkidetza kanpainaren abiatzea Kiroldegian.
19:00 Senior mutilak, Euskal Kopa: Ucin Aluminio Usurbil-Ford Mugarri Arrasate.
Tokia: Oiardo Kiroldegia.
Irailak 6, larunbata
11:00 Usurbil Kirol Elkartearen batzarra Sutegin.