Operario laguntzaile lanpostua betetzeko deialdia egin du Udalak

Noaua Aldizkaria 2014ko abu. 28a, 11:01


Lan eskaintza baten berri segidan. Operario laguntzaile lanpostua bitarteko funtzionarioaz hornitzeko oposizio-lehiaketa deialdia egin du Usurbilgo Udalak. Eskaerak aurkezteko epea zabalik egongo da, irailaren 17ra arte, asteazkena. Informazio gehiago udaletxean, 943 371 951 telefono zenbakian, baita usurbil.net atarian ere.

Lan deialdi honen oinarriak eta izen emate orria ostegun honetako, abuztuaren 28 honetako Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak dakartza. Baita lan deialdi honen inguruko behar beste informazio ere. Tartean, zehaztasunok:
-Egun osoko lanaldia izango du deialdi honetan hautatua den langileak.
-Egin beharreko lanen artean: kale garbiketako lanak, igeltseritza lanetan lagundu, lorezaintza lanak, iturgin eta elektrikariari lagundu, hilerrietako mantentze, ehorzketa eta lorezaintza lanak, instalazio lanak...
-Behar den gutxieneko titulazioa, eskola-ziurtagiria edota B motako gida baimena.
-Hautaketa prozesuko ariketak gainditu eta lehenengo gelditzen den izangaia bitarteko funtzionario izendatuko da, baina ariketak gainditu dituzten gainontzeko izangaiekin lan poltsa osatuko da lortutako puntuazioaren hurrenkera errespetatuz, Usurbilgo Udalak antzeko eginkizunak dituzten operario lanpostuetan izan ditzakeen aldi baterako beharrak betetzeko.


Hondakinen kudeaketari loturiko ikastaroa langabetuentzat
Langabetuei zuzenduriko ikastaro berria irailetik aurrera; Usurbilgo Udalak antolaturiko hiri eta industria hondakinen inguruko ikastaro berria, irailaren 9tik azaroaren 21era. Izen emateko epea zabalik, irailaren 3ra arte. Honako atal hauek jorratuko dira:

-Hiri hondakinak edo udalerrikoak biltzea eta tratatzea.
-Industria hondakinak biltzea eta tratatzea.
-Lanpostuan laneko arriskuak prebenitzeko neurriak hartzea.

Ikastaroa egiten dutenek, 2. mailako profesionaltasun ziurtagiria eskuratu ahalko dute. Ikastaroan parte hartzeko eskatzen den titulazioa, Bigarren Hezkuntzako lehen etapari loturikoa da, eskola-graduatuaren tituluarekin edo baliokidearekin. Prestakuntza saio hauetan izen emateko epea zabalik dago irailaren 3ra arte, Lanbideko bulegoetan edo lanbide.net atarian. Kodea: 16.014. Informazio gehiago, Usurbilgo Udalean, Josune Mujika teknikariaren eskutik. Edo 943 371 951 telefono zenbakira deituta.

Hauek dira irailean hasi eta azarora arte luzatuko den ikastaroaren ezaugarri nagusiak:
Ikastaroa: hiri eta industria hondakinen kudeaketa.
Iraupena: irailaren 9tik azaroaren 21era.
Ordu kopurua: 270.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:30-14:00.
Lekua: Atallu Industrialdeko Prestakuntza Zentroa, Zanpiura 3 (Usurbil).