Bidarrai-Iparla-Izpegi aldera Andatzakoekin, irailaren 14an

Noaua Aldizkaria 2014ko abu. 28a, 08:30


Andatza Mendizaleen Kirol Taldekoek irailaren 14rako antolatu duten txangorako izen ematea zabalik dago irailaren 10era arte. 15 bat kilometroko bidea osatzea proposatzen dute, bost ordu eta erdi, sei orduren bueltan. "Bidarraitik Izpegira ibilaldia egingo dugu, eta Iparla mendia igoko dugu", berri eman dute antolatzaileek. 

Joan etorria autobusez egingo da. Hitzordua, iraileko bigarren iganderako finkatu dute, hilaren 14rako, goizean goiz, 7:00etan Oiardo Kiroldegian. 

Izen ematea:
 irailaren 10a baino lehen, Kutxabank-eko 2095 5069 07 1068489805 kontu zenbakian (adierazi, izen abizenak eta NAN zenbakia). Prezioak:

-Pirinioetako gehigarria duten Andatzako bazkideek: 12 euro.
-Pirinioetako gehigarria ez duten Andatzako bazkideek: 22 euro.
-Pirinioetako gehigarria duten federatuek: 15 euro.
-Pirinioetako gehigarria ez duten gainerakoek: 25 euro.

Oharrak: 
-Plaza mugatuak. Lehentasuna Andatza MKT-ko kideek dute.
-Irteeran parte hartzeko mendi istripuen asegurua izatea beharrezkoa izango da. Mendiko Federatuek Pirinioetako gehigarria dutela egiaztatu beharko dute. Pirinioetako gehigarria ez duten Federetuentzako edo Federatuak ez direnentzako, Andatza MKT-k bideratuko du asegurua. Ez da onartuko beste asegururik.
-Otordua, ibilbidea amaitu ostean. Janariak norberak eraman beharko du. Edaria antolatzaileen esku.
-Andatza MKT-k ibilbidea aldatu edo bertan behera utzi dezake, eguraldiak, ibilbidearen egoerak edo beste arrazoiren batek horrela eskatuko balu.

Informazio gehiago: andatza.com
Antolatzailea: Andatza MKT.