24 ordu jai giroa lehertzeko. Atxegaldeko festen azpiegitura nagusia prest da jada; festa gune izango diren kontzertuen oholtza gaina, karpa eta txosna koloretsua. Ostiraletik igandera, Atxegalden jai. Festak hasteko bezpera honetan, kontuan izan; larunbat iluntzeko 21:00etatik aurrera ospatuko den afari musikaturako txartelak aurrez erosi behar dira. Salgai daude 15 eurotan, Artzabalen, Irratin eta Atxegaldeko Alkorta saltokian.
Kontzertuak, haurrei zuzenduriko ekitaldiak, musika, txapelketak... Egitarau betea, motz geratuko den astebururako:
Abuztuak 29, ostirala
17:30 Herri poteoa Jaixkipe txarangarekin.
20:00 Txupinazoa eta txoznaren irekiera.
Jarraian, luntx mundiala eta buruhandiak.
23:00 Kontzertu gaua: Juanantzoneko Okupak, Izeberg, Skasti, Ingo al deu?
Abuztuak 30, larunbata
11:00 Umeentzako jokoak eta opari banaketa.
14:00 Herri bazkaria (norberak etxetik ekarria. Edaria eta postrea Jai Batzordearen eskutik).
16:00 Mus txapelketa (15:30-16:00 izen ematea, 20 euro bikoteko). Sariak:
1. saria: txapelak, kopak, arkumea, mariskada eta 2 txanpain botila.
2. saria: kopak, lau untxi, mariskada eta 2 txanpain botila.
3. saria: kopak, lau txuleta eta bi txanpain botila.
4. saria: kopak, kostilla eta bi txanpain botila.
17:30 Antzerki sorpresa haurrentzat.
Ondoren txokolate-jana eta buruhandiak.
21:00 Afari musikatua, Josune Aranburu eta Ixak Arrutirekin: "Ongi etorri Ibizara!: animatu arropa txuriz jantzita etortzera". Txartelak aurrez salgai 15 eurotan, Irratin, Artzabalen eta Atxegaldeko Alkorta saltokian. Prezioa: 15 euro. Menua: pasta entsalada, oilaskoa euskaldun saltsan eta fruta mazedonia.
Ondoren, Zesuma eta Dj Gude.
Abuztuak 31, igandea
11:30 Umeentzako toka txapelketa.
12:30 Helduentzako toka txapelketa. Inskripzioa 3 euro, lehen saria 100 euro.
Jarraian, salda eta pintxo banaketa, Alkorta Autozerbitzuaren eskutik.
17:00 Body Combat saioa.
18:00 Patata tortilla lehiaketa.
19:30 Erromeria Imuntzo ta Belokirekin.
22:30 Azken traka.