Antolatzaileek etxeko lanak fin asko egin ostean, prestaketa lanetan gogor jardun eta gero, parranda asteburu luzeari ekiteko orduak baino ez dira geratzen jada. Atxegalden prest dago guztia, 48 orduko jaien zurrunbiloan murgiltzeko. Gaur arratsaldeko 20:00etan emango zaie hasiera ofiziala festei. Herritarrak auzora erakarri ostean izango da. Poteoa egitekoak baitira antolatzaileak Kaxkoan, bazkalostean, Jaixkipe txarangako kideak bidelagun dituztela. Animatzen denak beraz badaki, batu dadila festara. Lehenago, ohitura onak ezin direnez galdu, urtero moduan, Jai Batzordeko kideak Mahaspildegi elkartean bilduko dira eguerdian, bazkari legea egin eta jaietarako girotzen hasteko.
Hitzordua beraz, 20:00etan Atxegaldeko plazan. Txupinazoarekin batera, txozna ireki eta luntx ederra zerbitzatuko dute. Afalostean, kontzertu gau luzea goizaldera arte.
Kontzertuak, haurrei zuzenduriko ekitaldiak, musika, txapelketak... Egitarau betea, motz geratuko den asteburuan, Atxegaldeko festetan:
Abuztuak 29, ostirala
17:30 Herri poteoa Jaixkipe txarangarekin.
20:00 Txupinazoa eta txoznaren irekiera.
Jarraian, luntx mundiala eta buruhandiak.
23:00 Kontzertu gaua: Juanantzoneko Okupak, Izeberg, Skasti, Ingo al deu?
Abuztuak 30, larunbata
11:00 Umeentzako jokoak eta opari banaketa.
14:00 Herri bazkaria (norberak etxetik ekarria. Edaria eta postrea Jai Batzordearen eskutik).
16:00 Mus txapelketa (15:30-16:00 izen ematea, 20 euro bikoteko). Sariak:
1. saria: txapelak, kopak, arkumea, mariskada eta 2 txanpain botila.
2. saria: kopak, lau untxi, mariskada eta 2 txanpain botila.
3. saria: kopak, lau txuleta eta bi txanpain botila.
4. saria: kopak, kostilla eta bi txanpain botila.
17:30 Antzerki sorpresa haurrentzat.
Ondoren txokolate-jana eta buruhandiak.
21:00 Afari musikatua, Josune Aranburu eta Ixak Arrutirekin: "Ongi etorri Ibizara!: animatu arropa txuriz jantzita etortzera". Txartelak aurrez salgai 15 eurotan, Irratin, Artzabalen eta Atxegaldeko Alkorta saltokian. Prezioa: 15 euro. Menua: pasta entsalada, oilaskoa euskaldun saltsan eta fruta mazedonia.
Ondoren, Zesuma eta Dj Gude.
Abuztuak 31, igandea
11:30 Umeentzako toka txapelketa.
12:30 Helduentzako toka txapelketa. Inskripzioa 3 euro, lehen saria 100 euro.
Jarraian, salda eta pintxo banaketa, Alkorta Autozerbitzuaren eskutik.
17:00 Body Combat saioa.
18:00 Patata tortilla lehiaketa.
19:30 Erromeria Imuntzo ta Belokirekin.
22:30 Azken traka.