Esnatu zaigu Atxegaldeko festetako bigarren eguna. Ahal den moduan ajea pasa nahian egongo dira batzuk, beste asko esnatu berritan, festara joateko prest. Haurrei zuzenduriko ekitaldiekin abiatuko da larunbat honetako jai eguna. Goizetik arratsaldera, jokoak, bazkaria, antzerki sorpresa, txokolate jana edo buruhandiak Atxegalden etxeko txikienentzat.
Bazkalostean, mus zaleon txanda. 16:00etan abiatuko den txapelketan parte hartzekotan zaretenok, 15:30etan gerturatu auzora izen ematera. Bikoteko 20 euro ordainduta, onenen artean sailkatzen bazarete, sari potoloak eskuratzeko aukera duzue:
1. saria: txapelak, kopak, arkumea, mariskada eta 2 txanpain botila.
2. saria: kopak, lau untxi, mariskada eta 2 txanpain botila.
3. saria: kopak, lau txuleta eta bi txanpain botila.
4. saria: kopak, kostilla eta bi txanpain botila.
Eta gauean... txuriz
Txartela erosia duzuenok, 21:00etan hasiko da karpa azpian, Josune Aranburuk girotuko duen afari musikatua. Aurten, "Ongi etorri Ibizara!" izenarekin antolatu duena Jai Batzordeak. Horregatik, txuriz jantzita agertzeko gonbita luzatzen diete otordura joan asmo dutenei. Musika gehiago, afalostean:
Abuztuak 30, larunbata
11:00 Umeentzako jokoak eta opari banaketa.
14:00 Herri bazkaria (norberak etxetik ekarria. Edaria eta postrea Jai Batzordearen eskutik).
16:00 Mus txapelketa (15:30-16:00 izen ematea, 20 euro bikoteko). Sariak:
17:30 Antzerki sorpresa haurrentzat.
Ondoren txokolate-jana eta buruhandiak.
21:00 Afari musikatua, Josune Aranburu eta Ixak Arrutirekin: "Ongi etorri Ibizara!: animatu arropa txuriz jantzita etortzera". Txartelak aurrez salgai 15 eurotan, Irratin, Artzabalen eta Atxegaldeko Alkorta saltokian. Prezioa: 15 euro. Menua: pasta entsalada, oilaskoa euskaldun saltsan eta fruta mazedonia.
Ondoren, Zesuma eta Dj Gude.
Abuztuak 31, igandea
11:30 Umeentzako toka txapelketa.
12:30 Helduentzako toka txapelketa. Inskripzioa 3 euro, lehen saria 100 euro.
Jarraian, salda eta pintxo banaketa, Alkorta Autozerbitzuaren eskutik.
17:00 Body Combat saioa.
18:00 Patata tortilla lehiaketa.
19:30 Erromeria Imuntzo ta Belokirekin.
22:30 Azken traka.