Abilezia handiko partaideak, Atxegaldeko festetako toka txapelketan

Noaua Aldizkaria 2014ko abu. 31a, 15:26

Jaietako hirugarren eta azken eguna Atxegalden. Aurtengoan, berrikuntza eta hitzordu aldaketekin datorkigu 2014ko festen azken txanpa. Lehenbiziko aldaketa, goiz parterako zuten iragarria antolatzaileek. Aurreko urteetan, bazkalostean ospatu ohi den toka txapelketa goizera pasa dute eta ekitaldia bera indartzeko apustua egin du Jai Batzordeak. Haurren parte hartzea sustatu nahi izan dute. Eta gaztetxo mordoa batu da auzoko plazan. Beteranoen txanda etorri da gero. Trebezia askoko lehiakideak aritu dira tokan. Txapeldunak segidan datorren argazkian dituzue, baita beste zenbait parte hartzaileren irudiak ere. 

     

     

     

     

                                       

"Ekipo A", hamaiketakoa zerbitzatzen
Toka txapelketa ikustera hurbildu denak, Alkorta saltokiko haragi egosi eta txorizo pintxo eder askoak dastatu edo salda beroa edateko aukera izan du. Punta puntako zerbitzariak aritu dira jan edana banatzen; "Ekipo A"-koak Atxegalden izan ditugu! 

     

     

Jaietako azken orduak
Azken traka burrunbatsu eta koloretsuarekin aurten ere, Atxegaldeko festen agurra. Gaueko 22:30ak aldera izango da, Udarregi Ikastola aurreko patioan. Aurretik, adi; gerri buelta mugitu edo sukaldaritzan duzuen trebetasuna erakusteko aukera, Atxegaldeko festetan:

Abuztuak 31, igandea
17:00 Body Combat saioa.
18:00 Patata tortilla lehiaketa.
19:30 Erromeria Imuntzo ta Belokirekin.
22:30 Azken traka.