Zuriz eta elegante asko jendea, Atxegaldeko festetako afari musikatuan

Noaua Aldizkaria 2014ko abu. 31a, 11:00

Gau giro ederra bart Atxegaldeko festetan. Josune Aranburuk giroturiko afari musikatuaz gozatu ahal izan zuten, otordura joandako auzotar eta herritarrek. Euskal kantutegiari errepaso ederra eman zioten, haietako askok zuriz jantzita, aurrez Jai Batzordetik luzatu zuten gonbitarekin bat eginez. Ibiza kutsua eman nahi zioten eta, aurtengo afari musikatuari. Kolore zuria nagusitu zen jantzietan. Elegante asko prestatu ziren afaltzera joandakoak. Eta jantziagatik saritu zutenik ere izan zen. Kantuan eta giro ederrean murgildu ziren, belaunaldi ezberdinetako herritarrak, atxegaldetarrak asko. Gero, Zesuma eta Dj Guderekin goizaldera arte luzatu da parranda.

    

                                       

Mus txapelketa jendetsua
Afaria hasi aurretik amaitu zen, lau orduz ospaturiko Atxegaldeko festetako mus txapelketa. Ekitaldi jendetsua beste behin. Herrian karta jokorako dagoen afizioaren erakusgarri beheko irudiak. Argazkien artean, plazan haurrentzat izan zen ipuin kontaketa saioa. "Desioen izarrak" emanaldiaz gozatu ahal izan zuten haur eta gurasoek.