Goizeko lehen ordutik azpiegitura osoa biltzen ari dira Atxegalden. Aste erdirako, asteburuan izan den etenik gabeko 48 orduko parranda giroaren arrastorik ez da geratuko. Erabateko isiltasun eta lasaitasunera itzuliko da jaietako plaza ingurua. Bukatu dira, beste behin giro eder askoan ospatu diren Atxegaldeko 2014ko festak. Bart, Udarregi Ikastola aurreko patioko su festa koloretsuarekin. Datorren urtera arte!