Bus taxia, goiz eta arratsaldez
Usurbilen kasuan, astelehen honetatik bus-taxia bidean da berriz. Behemendik eta Usurbilgo Udalak elkarlanean 2008an martxan jarritako zerbitzua, oporrengatik etenda egon da abuztuan eta uztailean udako ordutegian funtzionatu zuen. Iraila helduta, ohiko ordutegian ibiliko da bus-taxia. Astelehenetik ostiralera, egunero bost itzuli egingo ditu orduotan: 7:30-8:30, 10:30-11:30, 13:00-14:00, 15:30-16:30, 19:00-20:00. Geltokiak ohikoak izango dira. Informazio gehiagorako: 630 643 596.
Autobusetako neguko ordutegia indarrean
Usurbildik hiriburura nahiz kosta partera doan autobus zerbitzuko erabiltzaileok adi. Indarrean baita jada neguko ordutegi berria. "Eskola egunak heltzearekin batera, Euskotrenek bere neguko eskaintza berriro ere indarrean jarriko du. Zerbitzu hori urteko garai horretan joan-etorrien beharrizanak betetzeko diseinatuta dago. Nahiz eta udan hondartzetara joateko zerbitzu gehigarriak jartzen diren, neguko ordutegian lanegunetan autobus kopurua gehitu egingo da lanagatik edo ikasketengatik leku batetik bestera joan behar diren pertsonentzako", ohartarazi dute Euskotrenetik. Honatx ordutegi berria: neguko autobus ordutegi berria
Tren zerbitzuak udako ordutegiarekin jarraituko du igandera arte. Datorren astelehenetik, irailaren 8tik aurrera, neguko ordutegia indarrean jarriko dute indarrean: BilboDonostia DonostiaBilbo
Informazio gehiagorako: 902 543 210, euskotren.es edo Twitterren, @euskotrenejgv helbidean.
Oiardo Kiroldegia, ohiko ordutegian zabalik
Abuztu amaieratik zabalik dago berriz Oiardo Kiroldegia eta urte amaierara arte egunero egongo da irekia, abenduaren 24, 25 eta 31n izan ezik. Egunotan itxita egongo da. Gogoan izan, Oiardo ordutegi honetan irekitzen dute:
Lanegunetan:
-Igerilekua: 7:00-12:30 eta 14:30-21:00.
-Kiroldegia: 7:00-12:30 eta 14:30-22:00.
Larunbatetan:
-Igerilekua: 9:00-21:00.
-Kiroldegia: 9:00-21:30.
Igande eta jaiegunetan:
-Igerilekua: 9:00-13:00.
-Kiroldegia: 9:00-13:30.
Informazio gehiago: http://kirolak.buruntzaldea.org/ edo 943 37 24 98.
Liburutegian udako ordutegia oraindik
Aste honetan, ostiralera arte 9:30etatik 14:00etara egongo da zabalik, Sutegi udal liburutegia. Larunbatean itxita. Irailaren 8an jarriko dute indarrean neguko ordutegi hau:
-Astelehenetik ostiralera: 10:00-13:00 eta 16:00-19:30.
-Larunbatetan: 10:00-13:00.
Informazio gehiago:
Irazu 14.
943 360 692
biblioteka@usurbil.net
Twitter: @usurbib
Facebook: Usurbilgo Sutegi Udal Liburutegia
Garbigunea ere udako ordutegian
Irailaren 15era arte ordutegi honetan zabalduko dute:
Astelehenetik ostiralera: 10:15-14:00. Arratsaldetan itxita.
Larunbatetan: 9:00-13:30 artean.
KzGunea, goizez zabalik
Abuztuan itxita egon ostean, irailean goizez irekiko dute Kz Gunea; 9:00etatik 13:00etara.
Informazio gehiago: 943 023 684, tutor.usurbil@kzgunea.net