Amaitu dira 2014ko Atxegaldeko festak. Web orrialde honetako Argazkitegia atalean dituzue, abuztuaren 29tik 31ra ospaturiko auzoko jaiak, iruditan. NOAUA TB atalean berriz, asteburuan zehar grabaturiko zenbait bideo. Atxegaldeko festen lekukoa Santueneak hartuko du iraileko hirugarren asteburuan. Aurretik, uztaileko lehen astean bizitako Santixabeletako hainbat une berriz bizitzeko aukera izango dugu. Peru Galbete usurbildarrak iragan uztailaren 1etik 6ra ospaturiko herriko festetan grabaturiko irudi bildumaz gozatzeko aukera izango da, ostiral gau honetan, 22:00etatik aurrera Jai Batzordeak Usurbilgo Udalaren laguntzaz, frontoian antolatu duen proiekzioan.
Eta gogoan izan; hurrengo festak Santuenean:
Irailak 19, ostirala
17:00 Txupinazoa txosna aurrean eta txokolatada Tragoxkan.
Ondoren, globo gerra.
18:30 Buruhandiak eta Dinbi Banda Batukada.
19:00 Sardin jana.
23:00 Kontzertuak: Besteik pe, Willis Drummond eta Joxpa.
Irailak 20, larunbata
11:00 Haur jolasak eta pintura lehiaketa.
13:00 Buruhandiak.
14:00 Haur bazkaria (norberak bere bazkaria ekarri eta edariak eta postrea bertan).
16:00 Mus txapelketa (15:30-16:00 izen ematea).
16:00 Haurrentzako puzgarriak.
17:30 Txokolatada Zaharren Egoitzan.
19:00 Buruhandiak.
20:30 Kantu afaria Josune Aranbururekin. Txartelak, Artzabalen, Ibai-Ondo elkartean eta Santueneko zaharren egoitzan salgai, irailaren 17ra arte. Menua: arrain zopa, bakailu gratinatua pikiloko piper saltsarekin, "sekretu iberiarra" onddo saltsarekin, pantxineta gazta kremaz betea, txokolatea eta fruitu gorriekin.
00:00 Dantzaldia DJ Van-ekin.
Irailak 21, igandea
09:00 Usurbil Cup txapelketako partidak.
11:00 Toka txapelketa.
12:00 Hamaiketakoa txosnan.
14:00 Herri bazkaria. Txartelak, Ibai-Ondo elkartean eta Santueneko zaharren egoitzan salgai.
18:00 Gorritiren show-a.
Ondoren, buruhandiak.
19:30 Piper dastaketa.
21:00 Festen amaierako traka.
Antolatzailea: Santueneako Jai Batzordea.