"Usurbil, Herri Anitza!" jaialdia, irailaren 13an

Noaua Aldizkaria 2014ko ira. 3a, 11:05


Migrazioa eta aniztasunren alde azken hilabete hauetan, Udalarekin batera lanean dabiltzan herritar eta eragileek, zenbait ekintza antolatu dituzte irailaren 11tik 13ra. Hasteko, zurrumurruei aurre egiteko alternatiben inguruko hitzaldia eta erakusketa, SOS Arrazakeria taldekoen laguntzaz. Jatorri ezberdinetako herritarrekiko egon ohi diren “zurrumurruak eta aurreiritziak baztertzaileak diren heinean, herritarren arteko bizikidetza oztopatzen eta kutsatzen dute. Zurrumurruei aurre egitea ezinbestekoa da elkarbizitza osasungarri bat eraiki ahal izateko. Horretarako badira hainbat estrategia eta alternatiba. Hitzaldira hurbiltzen diren herritarrak, hauek ezagutzeko eta gaiaren inguruan sakontzeko aukera izango dute”, antolatzaileek aurreratu dutenez.

Aniztasunaren aldeko jaia
Hitzorduoz gain, “Usurbil, herri anitza!” jaialdia deitu dute irailaren 13an. Jatorri ezberdinetako herritarren topagune izan nahi duen elkartasun ekimen honen bidez, hartu emanak indartu nahi dira eta “herritarren jatorri aniztasunaren balioa aintzar hartzeko urratsak ematen jarraitzea”.

Herri anitza baitugu Usurbil. Udalak 2013an bildutako datuen arabera, herritarren %43,1 herrian bertan jaiotakoa da; %37,2 Gipuzkoako beste txokoetan sorturikoa; %2,8 Euskal Herriko beste txokoetatik etorria eta %16,8 Euskal Herritik kanpo jaiotakoa.

%16,8 Euskal Herritik kanpo jaioa aipatu moduan. Hortik, %77,1 Europan, %18,2 Ameriketan, %2,6 Afrikan eta %2,1 Asian.

Hauexek, datorren asterako antolatu dituzten ekintzak:

Irailak 11-13, ostegunetik larunbatera
Erakusketa Sutegin: SOS Arrazakeria taldekoen “Zurrumurruak deseraikitzen”.

Irailak 11, osteguna
19:00
Hitzaldia Potxoenean: "Zurrumurruen aurrean alternatibak ehuntzen".
Hizlaria: Agustin Unzurrunzaga, SOS Arrazakeria.

Irailak 13, larunbata: “Usurbil, herri anitza!” jaia
17:00 Ongi-etorria eta aurkezpena.

17:30-20:00 Herrialde desberdinetako jaki-dastaketa.

18:00 "Babutxa madarikatuak" ipuin antzeztua, Kolore Biziak-eko Baraka Taldea eta Idoia Sanchezen eskutik.

18:45 Buruhandiak.

19:00 Aniztasunarekin dantzan: euskal dantzak eta dantza afrikarrak. Usurbilgo Dantza Taldearen eta hainbat herritarren parte hartzearekin.

20:00 Kontzertua: La Jodedera.

Antolatzaileak: Aniztasunaren aldeko herritarren lantaldea eta Usurbilgo Udala.