Aginagako Pilota Txapelketako jardunaldiak egunotan

Noaua Aldizkaria 2014ko ira. 4a, 09:19

Iraila hilabete bizia izaten dute aginagarrek. San Praixkuetarako bidea egiten baitute. Jaietarako girotzen doaz pixkanaka. Urria hasieran ospatuko diren festetan amaituko den Aginagako Pilota Txapelketa martxan da. Ostegun eta ostiral honetan neurketak iragarri dituzte Ariztitxo pilotalekuan, arratsaldeko 19:00etatik aurrera:

Irailak 4, osteguna
Ordua: 19:00.
Tokia: Aginagako Ariztitxo pilotalekua.
Neurketak:
Arruti-Esnaola/Lertxundi-Katalina
Lizaso-Iruretagoiena/Urkizu-San Sebastian

Irailak 5, ostirala
Ordua: 19:00.
Tokia: Aginagako Ariztitxo pilotalekua.
Neurketak:
Urmeneta-Aranburu/Loidi-Ugalde