Haur Eskolako haurtxoen ikasturte hasiera gaur

Noaua Aldizkaria 2014ko ira. 4a, 08:54


0-3 urte arteko haurtxoak ostegun goiz honetan hastekoak ziren 2014-15 ikasturte berria. Oporraldietatik bueltatzen lehenak izan dira, jada lanean diren irakasleekin batera. Hurrengo egunetan, Udarregi Ikastolako gainerako zikloetako ikasleen txanda, badatoz ikasgeletara:

Irailak 4, osteguna: 8:00-13:00 artean, Haur Eskolakoak.
Irailak 5, ostirala: 10:00-12:30 artean, DBH-koak.
Irailak 8, astelehena: 9:00-12:30 artean, HH eta LH-koak. Jangela zerbitzua abiatzea.

Auzolanerako deia Zubietako Eskola Txikian
Zubieta eta Aginagako Herri Ikastetxeek ere gutxi barru hasiko dute ikasturte berria. Aurretik ordea, larunbat honetarako, irailaren 6rako, auzolanerako deia egin dute Zubietako Eskola Txikian. Bertatik ohartarazia dutenez, laster hasiko dituzte handitze lanak, eta orain arte bertan kokatuak egon diren aurrefabrikatutako moduluak kendu behar dira. Aurretik ordea, barruan dagoen materiala atera eta dagokion lekura eraman behar da. Horregatik egin dute auzolan deialdia, larunbat honetarako, irailak 6, 10:00etan. "Zubietarrak deitu nahi ditugu, lanerako gogoarekin Eskola Txikira hurbiltzeko. Hamaiketakoa gure esku izango da", Zubietako Herri Batzarretik adierazi dutenez. 

Lanbide Eskolako ikasturte berriko aurkezpena astelehenean
Goizeko 10:00etarako deitu du Lanbide Eskolak 2014-15 ikasturterako aurkezpen ekitaldia. Biharamunean, irailaren 9an hasiko dira klaseak, goizeko 8:00etan.

Zumartekoen txanda, irailaren 9an
Datorren asteartea, irailak 9 hautatu du Zumarte Musika Eskolak, 2014-15 ikasturteari ekiteko. Musika instrumentuetan trebatuko diren taldeak, musika mintzairakoak, abesbatzakoak... Astebete barru, musika hotsa itzuliko da Zumartera.