Arriskuan den Ziburuko ikastolaren alde sinatzeko deia

Noaua Aldizkaria 2014ko ira. 4a, 08:33


"Herriko Etxea eta ikastolaren arteko hitzarmena Mariñela eskola publikoko lur zati baten okupatzeko uztailaren 5ean bukatu da, eta Herriko Etxeak 12 haur, irakaslea eta 2 laguntzaileak kanporatu nahi ditu, ikastola lekurik gabe utziz irailerako, beste aterabide onargarririk proposatu gabe.

Nahi dugu ikastola bat Ziburun, sistema elebidun publikoa elebidun pribatua eta murgiltze sistemaren arteko aukera izateko, inguruko beste herri guztietan bezala. Eraikin edo lur zati publiko bat, haurrek baldintza onetan ikasi ahal izateko". 

Hori gutxi ez balitz, Ziburu bertako alkate Guy Poulouk aurkezturiko salaketaren harira, Paueko auzitegiak Kaskarotenia ikastola hustu eta alde egiteko zazpi egun eman zituen asteartean. Egoera honen aurrean, ikastolen aurkako eraso berri hau salatzeko protesta ekimenak antolatu dituzte, sinadura bilketa kanpaina bat tartean. "Sinatu eta ahal bezain beste zabal dezagun! Ziburuk ikastola behar du! Ikastolen aurkako erasoak eten!", deitu dute kanpainako sustatzaileek. 14.000 sinaduratik gora bildu dituzte jada. Baina kanpaina ez da amaitu. Segidan datorren lotura honetan klikatuta eman dezakezue zuen sinadura: Sinadura bilketa