Operario laguntzaile lanpostua bitarteko funtzionarioaz hornitzeko oposizio-lehiaketa deialdia egin du Usurbilgo Udalak. Eskaerak aurkezteko epea zabalik dago, irailaren 17ra arte, asteazkena. Informazio gehiago udaletxean, 943 371 951 telefono zenbakian, baita usurbil.net atarian ere.
Lan deialdi honen oinarriak eta izen emate orria abuztuaren 28ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak dakartza. Baita lan deialdi honen inguruko behar beste informazio ere. Tartean, zehaztasunok:
-Egun osoko lanaldia izango du deialdi honetan hautatua den langileak.
-Egin beharreko lanen artean: kale garbiketako lanak, igeltseritza lanetan lagundu, lorezaintza lanak, iturgin eta elektrikariari lagundu, hilerrietako mantentze, ehorzketa eta lorezaintza lanak, instalazio lanak...
-Behar den gutxieneko titulazioa, eskola-ziurtagiria edota B motako gida baimena.
-Hautaketa prozesuko ariketak gainditu eta lehenengo gelditzen den izangaia bitarteko funtzionario izendatuko da, baina ariketak gainditu dituzten gainontzeko izangaiekin lan poltsa osatuko da lortutako puntuazioaren hurrenkera errespetatuz, Usurbilgo Udalak antzeko eginkizunak dituzten operario lanpostuetan izan ditzakeen aldi baterako beharrak betetzeko.
Ostegun honetan bertan, irailaren 4an, lan deialdiari loturiko zenbait zuzenketa argitaratu ditu Udalak, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean