Sarai Lizaso eta Iñaki Errasti, Kontxako Banderarako sailkatuak

Noaua Aldizkaria 2014ko ira. 4a, 18:40

    
Sarai Lizaso eta Iñaki Errasti Kontxako Bandera irabazteko lehian ikusiko ditugu datozen bi igandeotan. Bandera preziatua irabazteko txapelketarako txartela eskuratu berri dute biek, San Juan eta Orio ontziekin hurrenez hurren, ostegun arratsalde honetan Donostian ospatu den sailkapen proban. Lizasok, Hibaika, Zarautz eta aurreko denboraldira arte, Sarai bera talde kide zuen Orio izango ditu aurkari, Kontxako Banderako datozen bi igandeotako jardunaldietan. Errastik, 2013ra arte arte talde kide izan zituen Kaikukoak, Urdaibai, Hondarribia, Cabo, Portugalete, San Juan eta jada plaza ziurtatua zuen Donostiarrako arraunlariak.

Ospatu berri den sailkapen probako denborei erreparatuta, emakumezkoen ligan, Sarai Lizaso eta San Juan izan dira, Kontxako Banderarako azken plaza lortu dutenak. Iñaki Errastik eta Oriok aldiz, hirugarren denbora onena egin dute. Modu honetan geratu da, Kontxako Banderarako sailkapen proba:
Emakumezkoen txapelketa:
1. Hibaika        11:02.10
2. Zumaia             +0.26
3. Orio                  +5.32
4. San Juan          +5.36
5. Meira               +16.34
6. Cabo da Cruz    +24.26
7. Zarautz-Getaria +39.96
8. Santoña         +1:32.74

Gizonezkoen txapelketa:
1. Kaiku:            19:38,90
2. Urdaibai:            +1.24
3. Hondarribia:       +8.86
4. Orio:                +10.85
5. Cabo da Cruz:   +13.86
6. Portugalete:      +16.79
7. San Juan:         +17.48 

Kontxako Banderako datozen bi jardunaldiotarako gizonezkoen txapelketako txanden zozketa ere egin dute. Hurrenkera honetan lehiatuko dira zortzi ontziak:

Lehen txanda
Urdaibai
Kaiku
Cabo
Portugalete

Bigarren txanda
San Juan
Orio
Hondarribia
Donostiarra

Bi herritar Kontxan
Kontxako Banderako bi jardunaldiak datozen igandeotan jokatuko dira, irailaren 7an eta 14an hurrenez hurren. Lehiakideen artean, bi herritar izango ditugu; Iñaki Errasti eta Sarai Lizaso. Orio Arraun Elkartearekin lotura estua dute biek. Errasti, Kaiku taldea utzi eta Orio Arraun Elkartera itzuli da aurten. Lizaso aldiz, Orio utzi eta Pasai Donibaneko taldera aldatu berri da. Errasti Orioko taldean eta Sarai San Juan Iberdrolan duten onena ematen ikusiko ditugu. Hedabideen arabera, Kontxako Bandera etxera eramateko aukera handiak dituzte. Gogoan izan, San Miguel Ligako bigarren postuan da Orio. Emakumezkoen ligako estropada gehienak irabazi ditu bestalde, Sarai Lizasoren taldeak. Ikusteke dago orain, zer gertatuko den Kontxan. 

Tren zerbitzu bereziak
Urtero moduan, Donostiara estropadak ikustera joateko tren zerbitzua indartuko du Euskotrenek. Orduotan izango dituzue trenak Usurbildik, irailaren 7 eta 14an: 9:24, 9:36, 9:54, 10:24, 10:36, 10:54, 11:24, 11:36. 14 bat minututan helduko dira trenok Donostiako Amara auzoko geltokira. Ordutegi taula osoa hemen: Kontxarako tren zerbitzuak

Informazio gehiago: 902 543 210, euskotren.es edo Twitterren (@euskotrenEJGV).