AEK-ra matrikulatzera, "Euskara praktikoa" baita

Noaua Aldizkaria 2014ko ira. 8a, 09:41


Ikasleak ditu protagonista nagusi, "Euskara praktikoa" lemapean, Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeak 2014-15 ikasturtera begira hedabideen aurrean aurkeztu duen matrikulazio kanpainak. Euskara ikastea posible izan eta merezi duela nabarmentzen dute AEK-ko arduradunek. "Nor bere arrazoiekin, bere helburuekin, nor bere mailatik abiatuta. Euskara nahi izate hori norberaren esku dago, norberaren gogo eta beharren baitan”. Ikasle talde baten testigantzekin bideo bat prestatu dute. Albiste honi atxikita ikus dezakezuena, edo baita bestela, ikasturte berriarekin batera, .eus domeinua estreinatu berri duten AEK-ren web orrialdean. 

Denboraldi honetarako eskaintza zabala, ohi bezala; "bi orduko euskalduntze ikastaroak, ikastaro trinkoak, titulu homologatuak lortzeko aukera maila guztietan, 3. maila/EGA eta 4.a barne, auto-ikaskuntza, on-line ikastaroak www.egela.aek.org gunean, mintzamena lantzeko praktika jarduerak, lan mundua euskalduntzeko egitasmoak, itzulpen zerbitzua, irakur zaletasuna sustatzeko AIZU! aldizkaria...". 

2014-15 ikasturtea era berean, Korrika urtea ere izango dugu. Euskararen aldeko martxa hurrengo martxoan ospatuko da. Ekimena aurrerago, udazkenean aurkeztuko du AEK-k.

Matrikulazio epea zabalik, Etumeta-AEK euskaltegian
-Euskalduntze ikastaroak: goizez bi ordu eta erdikoak (9:00etatik 11:30ak ingurura arte) eta 2 ordukoak arratsaldez, 14:30etatik aurrera.
-Autoikaskuntza: klaseetara joan ezin dutenentzat. Ikasle bakoitzaren beharrei egokituriko ikasketa plana eta astero bi orduko mintza saioa eta ordu erdiko tutoretza.
-Mintzalagun: euskara ikasten ari direnei edota dakitenei zuzendua. Lagun artean, giro atseginean, astero euskaraz mintzatzeko aukera.

-Izen emateko eta informazio gehiago euskaltegian:
Astelehenetik ostiralera: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00.
-Informazio gehiago:
Nagusia, 43
607 609 379.
usurbil@aek.org
www.aek.org
muntteri.blogspot.com.es