Uztaileko lehen astean bizitako jaietako hainbat une berriz bizitzeko aukera oporren amaiera honetan. Peru Galbete usurbildarrak iragan Santixabeletan bideokameraz grabaturiko irudi bildumaz gozatzeko aukera izango da ostiral honetan, irailaren 5ean, gaueko 22:00etatik aurrera Jai Batzordeak Usurbilgo Udalaren laguntzaz frontoian antolatu duen proiekzioan.
Atxegaldetik Santuenera
San Joanak eta Santixabelak lehenik, Santioak, Xanixtebanak eta Atxegaldeko festak gero. Santueneak hartuko du festen lekukoa, iraileko hirugarren asteburuan, hilaren 19tik 21era, kontzertu gau, herri bazkari, edota haurrei zuzenduriko ekitaldi ugarirekin. Eta inguruotako jaien denboraldia errematatzeko, San Praixkuak urria hasieran Aginagan.
Santueneko jaiei dagokienez, hona hemen Jai Batzordeak osatu duen egitaraua:
Irailak 19, ostirala
17:00 Txupinazoa txosna aurrean eta txokolatada Tragoxkan.
Ondoren, globo gerra.
18:30 Buruhandiak eta Dinbi Banda Batukada.
19:00 Sardin jana.
23:00 Kontzertuak: Besteik pe, Willis Drummond eta Joxpa.
Irailak 20, larunbata
11:00 Haur jolasak eta pintura lehiaketa.
13:00 Buruhandiak.
14:00 Haur bazkaria (norberak bere bazkaria ekarri eta edariak eta postrea bertan).
16:00 Mus txapelketa (15:30-16:00 izen ematea).
16:00 Haurrentzako puzgarriak.
17:30 Txokolatada Zaharren Egoitzan.
19:00 Buruhandiak.
20:30 Kantu afaria Josune Aranbururekin. Txartelak, Artzabalen, Ibai-Ondo elkartean eta Santueneko zaharren egoitzan salgai, irailaren 17ra arte. Menua: arrain zopa, bakailu gratinatua pikiloko piper saltsarekin, "sekretu iberiarra" onddo saltsarekin, pantxineta gazta kremaz betea, txokolatea eta fruitu gorriekin.
00:00 Dantzaldia DJ Van-ekin.
Irailak 21, igandea
09:00 Usurbil Cup txapelketako partidak.
11:00 Toka txapelketa.
12:00 Hamaiketakoa txosnan.
14:00 Herri bazkaria. Txartelak, Ibai-Ondo elkartean eta Santueneko zaharren egoitzan salgai.
18:00 Gorritiren show-a.
Ondoren, buruhandiak.
19:30 Piper dastaketa.
21:00 Festen amaierako traka.
Antolatzailea: Santueneako Jai Batzordea.