Usurbil Kirol Elkartearen batzarra, 11:00etan Sutegin

Noaua Aldizkaria 2014ko ira. 6a, 08:43


Aurreko kirol denboraldiko balantzea, datorrenaren inguruko aurreikuspenak, Zuzendaritza Batzordearen egitura aurkezpena... Hauek eta beste kontu batzuk aztertu nahi ditu Usurbil Kirol Elkarteak larunbat honetarako, irailaren 6rako, goizeko 11:00etan Sutegin deitu duen batzarrean:

Gai zerrenda:
1-Lehendakariaren agurra.
2-2013/2014 denboraldiaren kirol balantzearen aurkezpena.
3-2014/2015 denboraldiaren kirol aurreikuspenen aurkezpena.
4-Zuzendaritza Batzordearen egituraren aurkezpena.
5-Zuzendaritza Batzordearen proposamenak:
-Jokalari kuoten igoera onartzea, egoki bada.
-Bazkide kuoten igoera onartzea, egoki bada.
-12.000€-ko kredito linea hitzartzeko Zuzendaritza Batzordea ahalmentzea, egoki bada.
6-Galdera-eskaerak.

Eskubaloiko senior mutilak 1. nazional mailan lehian, irailaren 21eko asteburutik aurrera
Astebete barru jokatuko dute ligako lehen neurketa, abuztu amaieran Euskal Kopako partida jokatu zuten taldearen aurka hain zuzen; Ford Mugarri Arrasatekoekin lehiatuko dira usurbildarrak. Iragan uztailaren 22an Espainiako Eskubaloi Federazioak eginiko zozketa bidez, 1. mailan jokatuko duten talde guztien lehen faseko neurketen egutegia finkatu zuten. Sei multzo handitan banatu zituzten lehiakideak. C multzoan da Usurbil Kirol Elkarteko senior mutilen taldea, Ucin Aluminio Usurbil. Kantabriako eta Euskal Herriko beste talde guztiokin:

-Kantabriako BM. Santoña.
-Gipuzkoako Ereintza Aguaplast, C.D. Egia Ur-Ze, Pulpo K.E., Alcorta Forging Group Elgoibar, Somos Eibar Eskubaloia, Ford Mugarri Arrasate, Tolosa C.F. Eskubaloia, La Bacaladera Hondarribia.
-Bizkaiko Trapagaran, Amazsa Urdaneta eta Quiron Askartza.
-Nafarroako Beti-Onak, Anaitasuna eta BM. Uharte.

Ligako lehen fasean, usurbildarrak bere multzoko taldeekin lehiatuko dira. Txapelketa, irailaren 21ean abiatuko dute:

Irailak 21: Ford Mugarri Arrasate-Ucin Aluminio Usurbil
Irailak 28:Ucin Aluminio Usurbil-Trapagaran

Urriak 5: Somos Eibar Eskubaloia-Ucin Aluminio Usurbil
Urriak 12: Ucin Aluminio Usurbil-Pulpo K.E.
Urriak 19: Tolosa C.F. Eskubaloia-Ucin Aluminio Usurbil
Urriak 26: Ucin Aluminio Usurbil-La Bacaladera Hondarribia

Azaroak 2: C.D. Egia Ur-Ze-Ucin Aluminio Usurbil
Azaroak 9: Ucin Aluminio Usurbil-BM. Santoña
Azaroak 16: Ucin Aluminio Usurbil-Alcorta Forging Group Elgoibar
Azaroak 23: Anaitasuna-Ucin Aluminio Usurbil
Azaroak 30: Ucin Aluminio Usurbil-Ereintza Aguaplast

Abenduak 7: Amazsa Urdaneta-Ucin Aluminio Usurbil
Abenduak 14: Ucin Aluminio Usurbil-Quiron Askartza
Abenduak 21: Uharte-Ucin Aluminio Usurbil

Urtarrilak 11: Ucin Aluminio Usurbil-Beti-Onak
Urtarrilak 18: Ucin Aluminio Usurbil-Ford Mugarri Arrasate
Urtarrilak 25: Trapagaran-Ucin Aluminio Usurbil

Otsailak 1: Ucin Aluminio Usurbil-Somos Eibar Eskubaloia
Otsailak 8: Pulpo K.E.-Ucin Aluminio Usurbil
Otsailak 15: Ucin Aluminio Usurbil-Tolosa C.F. Eskubaloia
Otsailak 22: La Bacaladera Hondarribia-Ucin Aluminio Usurbil

Martxoak 1: Ucin Aluminio Usurbil-C.D. Egia Ur-Ze
Martxoak 8: BM. Santoña-Ucin Aluminio Usurbil
Martxoak 15: Alcorta Forging Group Elgoibar-Ucin Aluminio Usurbil
Martxoak 22: Ucin Aluminio Usurbil-Anaitasuna
Martxoak 29: Ereintza Aguaplast-Ucin Aluminio Usurbil

Apirilak 12: Ucin Aluminio Usurbil-Amazsa Urdaneta
Apirilak 19: Quiron Askartza-Ucin Aluminio Usurbil
Apirilak 26: Ucin Aluminio Usurbil-Uharte
Maiatzak 3: Beti-Onak-Ucin Aluminio Usurbil

Bazkidetza egiteko aukera
Senior mutilen taldeak denboraldi berri honetan 1. nazional mailan jokatuko dituen Ligako partidak ikusteko sarrera ordaindu beharko da aurrerantzean; 5 euro partida bakoitzeko. Usurbil Kirol Elkarteko bazkideek doan izango dute, baita taldeak kanpoan jokatu duen neurketetara joateko aukera ere. Urteroko kuota bat ere finkatu du Usurbil Kirol Elkarteak, 30 eurokoa.

Eskubaloi taldeen bilguneko bazkidetza egiteak eskainiko dituen abantailen berri emateko kanpaina abiatu zuten iragan abuztuaren 29an. Aurrerago, egun gehiagotan ere Kiroldegian izango dira Usurbil Kirol Elkarteko ordezkariak. Ohar bat jada bazkide zaretenontzat: "orain arte bazkide denak, zein bazkide berriek, bazkidetza berretsi behar dute. Kiroldegian egongo garen egun horietan sakonago azalduko dugu dena".