Sarai Lizaso eta Iñaki Errasti, Kontxako Bandera etxeratzeko lehian gaurtik

Noaua Aldizkaria 2014ko ira. 7a, 08:30

    
Sarai Lizaso eta Iñaki Errasti Kontxako Bandera irabazteko lehian ikusiko ditugu bi igandeotan. Bandera preziatua irabazteko txapelketarako txartela eskuratu zuten biek, San Juan eta Orio ontziekin hurrenez hurren, ostegun arratsaldean Donostian ospatu zen sailkapen proban. Lizasok, Hibaika, Zarautz eta aurreko denboraldira arte, Sarai bera talde kide zuen Orio izango ditu aurkari, Kontxako Banderako datozen bi igandeotako jardunaldietan. Errastik, 2013ra arte arte talde kide izan zituen Kaikukoak, Urdaibai, Hondarribia, Cabo, Portugalete, San Juan eta jada plaza ziurtatua zuen Donostiarrako arraunlariak.

Kontxako Banderako datozen bi jardunaldiotarako gizonezkoen txapelketako txanden hurrenkera zehazteko ostegunean egin zen zozketa. Hurrenkera honetan lehiatuko dira zortzi ontziak:

Lehen txanda
Urdaibai
Kaiku
Cabo
Portugalete

Bigarren txanda
San Juan
Orio
Hondarribia
Donostiarra

Bi herritar Kontxan
Kontxako Banderako bi jardunaldiak datozen igandeotan jokatuko dira, irailaren 7an eta 14an hurrenez hurren. Lehiakideen artean, bi herritar izango ditugu; Iñaki Errasti eta Sarai Lizaso. Orio Arraun Elkartearekin lotura estua dute biek. Errasti, Kaiku taldea utzi eta Orio Arraun Elkartera itzuli da aurten. Lizaso aldiz, Orio utzi eta Pasai Donibaneko taldera aldatu berri da. Errasti Orioko taldean eta Sarai San Juan Iberdrolan duten onena ematen ikusiko ditugu. Hedabideen arabera, Kontxako Bandera etxera eramateko aukera handiak dituzte. Gogoan izan, San Miguel Ligako bigarren postuan da Orio. Emakumezkoen ligako estropada gehienak irabazi ditu bestalde, Sarai Lizasoren taldeak. Ikusteke dago orain, zer gertatuko den Kontxan. 

Orio hirugarren, San Juan laugarren
Ostegun arratsaldean ospatu zen Kontxako Banderako sailkapen proba. Denborei erreparatuta, emakumezkoen ligan, Sarai Lizaso eta San Juan izan ziren, Kontxako Banderarako azken plaza lortu zutenak. Iñaki Errastik eta Oriok aldiz, hirugarren denbora onena egin zuten gizonezkoenean. Modu honetan geratu zen, Kontxako Banderarako sailkapen proba:

Emakumezkoen txapelketa:
1. Hibaika        11:02.10
2. Zumaia             +0.26
3. Orio                  +5.32
4. San Juan          +5.36
5. Meira               +16.34
6. Cabo da Cruz    +24.26
7. Zarautz-Getaria +39.96
8. Santoña         +1:32.74

Gizonezkoen txapelketa:
1. Kaiku:            19:38,90
2. Urdaibai:            +1.24
3. Hondarribia:       +8.86
4. Orio:                +10.85
5. Cabo da Cruz:   +13.86
6. Portugalete:      +16.79
7. San Juan:         +17.48 

Tren zerbitzu bereziak
Urtero moduan, Donostiara estropadak ikustera joateko tren zerbitzua indartuko du Euskotrenek. Orduotan izango dituzue trenak Usurbildik, Kontxako Banderako bi jardunaldi egunotan, irailaren 7 eta 14an: 9:24, 9:36, 9:54, 10:24, 10:36, 10:54, 11:24, 11:36. 14 bat minututan helduko dira trenok Donostiako Amara auzoko geltokira. Ordutegi taula osoa hemen: Kontxarako tren zerbitzuak

Informazio gehiago: 902 543 210, euskotren.es edo Twitterren (@euskotrenEJGV).