Ekaitza espero da gaurko ere

Noaua Aldizkaria 2014ko irailaren 8a

"Gaur, berriro ere, ekaitzak joko du. Goiza lasai joango da, oro har, eguzkitsu, baina arratsaldean eta gauean zaparrada trumoitsuak botako ditu. Zaparradak irregularki banatuko dira; zenbait puntutan euri gutxi egingo du, baina beste bazter batzuetan gogotik bota dezake. Baliteke txingorra egitea eta ekaitz-guneetan haize-bolada zakarrak izatea. Tenperatura maximoak bizpahiru gradu jaitsiko dira", Euskalmet agentziaren iragarpena astelehen honetarako. 

"Prezipitazio handiagatik" abisu horiaren eraginpean jarraituko dugu irailaren 8 honetan, Eguerdiko 12:00etatik gaueko 22:00etara, "ordubetean 15 l/m2 baino gehiago pilatzeko probabilitatea txikia da, bereziki ekialdean. Zaparrada txiki-ertainak eta trumoitsuak botako ditu, zenbait lekutan handiak izateko, txingorra egiteko eta haize-bolada gogorrak izateko probabilitatea txikia da, bereziki ekialdean".

Eguraldiak bihar hobera egingo omen du. "Asteartean eguraldiak hobera egingo du; ekaitzak izateko arriskua txikiagoa izango da. Ia egun osoan giro eguzkitsua izango dugu. Arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira, baina zaila izango da zaparradak botatzea. Haizea aldakor eta ahul ibiliko da goizean, eta arratsaldean ipar-ekialdekoa nagusituko da. Tenperaturan aldaketarik ez edo gutxi igoko dira", Euskalmet-en esanetan.