Herritarrentzako emaitza ezberdinak, Kontxako Banderaren 1. jardunaldian

Noaua Aldizkaria 2014ko ira. 8a, 11:31

    

Sarai Lizaso eta San Juan nagusi atzo, Iñaki Errasti eta Orio laugarren. Hauexek, arraun munduan preziatuena den Kontxako Banderako lehen jardunaldian bi herritarron eta euren taldeek, emakumezkoen zein gizonezkoen txapelketetan eskuraturiko emaitzak. Bigarren jardunaldia sei egun barru, irailaren 14an. Lehia estua izango da emakumezkoen txapelketan. Atzo San Juan taldekoak nagusitu baziren ere, sailkapenean oso gertu dituzte aurkariak. Iñaki Errasti eta Orioren kasuan, ohorezko txandarako sailkatu ziren atzo. Urdaibai da tarte handiz, lehen postuan:

Gizonezkoen lehenego jardunaldiaren sailkapena:
1. Urdaibai 19:02.98
2. Kaiku +10.54
3. Hondarribia +11.50
4. Orio +19
5. Portugalete +28
6. San Juan +34
7. Cabo +36
8. Donostiarra +1:27

Emakumezkoen lehenengo jardunaldiaren sailkapena:
1. San Juan 10.36.80
2. Hibaika +1.32
3. Zumaia +4.48
4. Orio +16.72

Tren zerbitzu bereziak
Urtero moduan, Donostiara estropadak ikustera joateko tren zerbitzua indartu du Euskotrenek. Atzo bezala, datorren igandean ere orduotan izango dituzue trenak Usurbildik: 9:24, 9:36, 9:54, 10:24, 10:36, 10:54, 11:24, 11:36. 14 bat minututan helduko dira trenok Donostiako Amara auzoko geltokira. Ordutegi taula osoa hemen: Kontxarako tren zerbitzuak

Informazio gehiago: 902 543 210, euskotren.es edo Twitterren (@euskotrenEJGV).