Ohiko zerbitzuak ohiko ordutegira itzultzen doaz pixkanaka. Astelehen honetatik, irailaren 8tik, indarrean da Euskotrenen neguko ordutegia:
Bilbo-Donostia
Donostia-Bilbo
Informazio gehiagorako: 902 543 210, euskotren.es edo Twitterren, @euskotrenejgv helbidean.
Lurraldebusek ere joan den astetik indarrean du neguko ordutegia: neguko autobus ordutegi berria
Liburutegian ere ordutegi berria
Astelehen honetatik, Sutegi udal liburutegia ere ohiko ordutegian zabalik:
-Astelehenetik ostiralera: 10:00-13:00 eta 16:00-19:30.
-Larunbatetan: 10:00-13:00.
Informazio gehiago:
Irazu 14.
943 360 692
biblioteka@usurbil.net
Twitter: @usurbib
Facebook: Usurbilgo Sutegi Udal Liburutegia
Garbigunea udako ordutegian
Irailaren 15era arte ordutegi honetan zabalduko dute:
Astelehenetik ostiralera: 10:15-14:00. Arratsaldetan itxita.
Larunbatetan: 9:00-13:30 artean.
Bus taxia, goiz eta arratsaldez
Bus-taxia bidean da berriz. Behemendik eta Usurbilgo Udalak elkarlanean 2008an martxan jarritako zerbitzua, oporrengatik etenda egon da abuztuan eta uztailean udako ordutegian funtzionatu zuen. Iraila helduta, ohiko ordutegian ibiliko da bus-taxia. Astelehenetik ostiralera, egunero bost itzuli egingo ditu orduotan: 7:30-8:30, 10:30-11:30, 13:00-14:00, 15:30-16:30, 19:00-20:00. Geltokiak ohikoak izango dira. Informazio gehiagorako: 630 643 596.
Oiardo Kiroldegia, ohiko ordutegian zabalik
Abuztu amaieratik zabalik dago berriz Oiardo Kiroldegia eta urte amaierara arte egunero egongo da irekia, abenduaren 24, 25 eta 31n izan ezik. Egunotan itxita egongo da. Gogoan izan, Oiardo ordutegi honetan irekitzen dute:
Lanegunetan:
-Igerilekua: 7:00-12:30 eta 14:30-21:00.
-Kiroldegia: 7:00-12:30 eta 14:30-22:00.
Larunbatetan:
-Igerilekua: 9:00-21:00.
-Kiroldegia: 9:00-21:30.
Igande eta jaiegunetan:
-Igerilekua: 9:00-13:00.
-Kiroldegia: 9:00-13:30.
Informazio gehiago: http://kirolak.buruntzaldea.org/ edo 943 37 24 98.
KzGunea, goizez zabalik
Abuztuan itxita egon ostean, irailean goizez irekiko dute Kz Gunea; 9:00etatik 13:00etara.
Informazio gehiago: 943 023 684, tutor.usurbil@kzgunea.net