Liburu artera itzulera, akabo oporrak

Noaua Aldizkaria 2014ko irailaren 8a


Akabo ikasleen oporraldi luzea. Aste honetatik aurrera, klasean izango dira berriz ikasle guztiak. Udarregi Ikastolaren kasuan, aurreko astean abiatu zuten 2014-15 ikasturtea Haur Eskolan, eta DBH-n. HH eta LHkoak gaur goizean itzuli dira ikasgeletara. Zubietan eta Aginagako Eskola Txikietan bezala, aste honetatik zabalik izango dituzte ikastetxeetako ateak.

Lanbide Eskola
Astelehen goiz honetako 10:00etarako deitu zuen bestalde Lanbide Eskolak, 2014-15 ikasturterako aurkezpen ekitaldia. Bihar, irailaren 9an hasiko dituzte klaseak, goizeko 8:00etan.

Zumarte Musika Eskola
Lanbide Eskolan bezala, astearte honetan, irailaren 9an abiatuko du ikasturte berria baita, Zumarte Musika Eskolak ere. Musika instrumentuetan trebatuko diren taldeak, musika mintzairakoak, abesbatzakoak...