Irailak 9 ditu gaur, Euskal Jaia Zarautzen. Urtero moduan, tren zerbitzua indartu du Euskotrenek. Ohiko zerbitzuez gain, 9:34, 10:34 eta 11:34an hartu ahalko duzue trena Usurbilen, Zarautz aldera joateko. 16 minututan helduko zarete jai gunera. Zarautzetik Usurbila itzultzeko berriz, ohiko zerbitzuez gain, 21:38an tren zerbitzua izango duzue. Eta gau osoan, orduotan: 23:38, 0:38, 1:38, 2:38, 3:38, 4:38, 5:38.
Hemen, Euskotrenen eguneko zein gaueko tren zerbitzu berezien ordutegiak:
Egunekoak
Gauekoak
Aipatu moduan, zerbitzu bereziokin batera, ohiko zerbitzuak eskainiko ditu Euskotrenek, Zarautzera joan eta handik bueltatzeko. Gogoan izan, Euskotrenek indarrean duela neguko ordutegia atzotik:
Bilbo-Donostia
Donostia-Bilbo
Autobusez egin nahi baduzue joan etorria, hemen Lurraldebusen ordutegia: neguko autobus ordutegi berria
Informazio gehiagorako: 902 543 210, euskotren.es edo Twitterren, @euskotrenejgv helbidean.
Kontxako Banderarako ere, tren zerbitzu bereziak
Igandean, bigarren eta azken jardunaldia ikustera joateko ere ohi baino tren zerbitzu gehiago izango duzue Usurbildik: 9:24, 9:36, 9:54, 10:24, 10:36, 10:54, 11:24, 11:36. 14 bat minututan helduko dira trenok Donostiako Amara auzoko geltokira. Ordutegi taula osoa hemen: Kontxarako tren zerbitzuak