Ikasturte hasiera betean gaude. Itzulera ordea, mailakatua izaten ari da hezkuntza guneetan. Astearte honetan, irailaren 9an abiatuko du ikasturte berria, Zumarte Musika Eskolak. Musika instrumentuetan trebatuko diren taldeak, musika mintzairakoak, abesbatzakoak... Amaitu zaizkie oporrak. "Udara pasa zaigu eta gauza berriak ikasteko momentua da berriz ere. Irailak 9an musikako klaseei hasiera emango diegu, beraz, agendan apuntatu eguna eta musikarekin ondo pasatzeko prestatu!", adierazi dute musika eskolatik.
Informazio gehiago:
zumarte@telefonica.net
Kale Nagusia, 45
Tlf/Fax: (+34) 943 371 594
Lanbide Eskola
Astelehen goizean 2014-15 ikasturterako aurkezpen ekitaldia deitu ostean, astearte goiz honetan, irailaren 9an zuten lehen klase eguna, 8:00etatik aurrera Lanbide Eskolan.