Einean guraso taldekoen ikastaro eskaintzan izen ematea, irailaren 15a baino lehen

Noaua Aldizkaria 2014ko ira. 10a, 08:01

Irailaren 15era arte zabalik dago, Einean Guraso Eskolak denboraldi berrirako antolaturiko ikastaroetan izen emateko epea. Honatx prestatu duten eskaintza zabala.

Laboreak
Noiz: astean behin, 2 ordu.
Iraupena: urria-ekaina.
Irakaslea: Juani (609 41 38 83).

Yoga
Noiz: astean behin, 1,5 ordu.
Iraupena: urria-ekaina.
Irakaslea: Sebas (605 72 28 25).

Pintura
Noiz: astean behin, 2 ordu.
Iraupena: urria-ekaina.
Irakaslea: Susana (609 41 38 83).
Oharra: bilera irailaren 18an 18:30etan, San Esteban Kalea 3ko egoitzan.

Eskulanak
Noiz: astean behin, 2 ordu.
Iraupena: urria-ekaina.
Irakaslea: Susana (609 41 38 83).

Sabel dantza/ Hip Hop
Noiz: astean behin, 1,5 ordu.
Iraupena: urria-ekaina.
Irakaslea: Uarda (637 25 68 51).


Yoga, Santuenean
“Berreskuratu zure harmonia eta hobetu zure osasuna” gonbidapen honekin, ikasturte berrirako Santuenea Elkartean antolatu diren yoga klaseetan parte hartzera animatzen dituzte herritarrak. Berrikuntzekin aurtengoan; herritarren eskariei erantzunez, goizetan yoga taldea osatzeko aukera egongo da. Bestalde, Juanjo Lertxundik gidatuko ditu saio gehienak, gauekoak izan ezik. Aurten, afalaurreko klaseak Abelina Mansok bideratuko ditu. Irailaren 16an hasiko dute ikasturte berria. Hona hemen saioen egutegi, ordutegi eta informazio gehiagorako telefono zenbakiak:

Yoga
Noiz: astearte eta ostegunetan.
Ordutegiak: 
9:15-10:45 eta 16:00-17:30: Juanjo Lertxundi irakaslearekin (637 413 691).
20:30-22:00: Abelina Manso irakaslearekin (619 791 170).

Yoga eta zoriontasuna lantzen
Noiz: asteartetan.
Ordutegia: 18:30-20:00.
Irakaslea: Juanjo Lertxundi.

Batukada feministaren ikastaroa
Saioak urritik abendura, egunotan; urriaren 4an eta 18an, azaroaren 15 eta 29an eta abenduaren 13an. Izen emateko deitu irailaren 30a baino lehen, 943 377 110 telefono zenbakira edo idatzi parekidetasuna@usurbil.net helbidera. Mezuan, izen abizenak, helbidea eta harremanetarako telefono zenbaki bat zehaztu.


Dolua ardatz, ahalduntze ikastaro berrian
“Krisi eta doluen aurrean ahalduntzea” izeneko ikastaroa antolatu du Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak. Tailerra irailaren 25ean hasi eta abenduaren 18ra artekoa izango da. Saioak, ostegun arratsaldero, 17:30etatik 19:30etara Bake Epaitegi atzealdeko lokalean, Pepa Bojo psikologoaren eskutik. Doan eman daiteke izena irailaren 22ra arte, Udaleko Parekidetasun Sailean; 943 377 110 telefono zenbakira deituta edo parekidetasuna@usurbil.net helbidera mezu bat idatzita.

“Krisiak aldaketa esan nahi du, berregituraketa. Zenbaitetan krisiak existentzialak dira eta beste batzuk, bat bateko aldaketek eta/edo galerek eragindakoak. Nolanahi ere, krisi eta/edo dolu prozesuetan norberaren burua hobeto ezagutzeko, baliabide pertsonalak garatzeko eta geure burua ahalduntzeko aukera daukagu. Tailer honetan, adin desberdinetako emakumeok izan ohi ditugun krisi ohikoenak aztertu eta hauek nola kudeatzen ditugun hausnartuaz, norberaren burua ahalduntzeko eta sendotzeko tresnak eta baliabideak eskainiko dira”, iragarri dute antolatzaileek.


Hitz Aho
Udarregi Ikastolako Guraso Elkarteak, gurasoen formazioa sustatzeko, tailer batzuk iragarri ditu Nerea Mendizabal psikologoarekin. HH eta LH 1-4 arteko haurren gurasoei zuzenduak egongo dira. LH 5-6 eta DBH-ko gurasoentzat beste tailer mota bat antolatzen ari dira. Izen emateko epea irailaren 19an zabalduko dute, hitzaho@udarregi.com helbidean, edota Udarregi Ikastolan.

KzGunea
Abuztuan itxita egon ostean, irailean goizez irekiko dute Kz Gunea; 9:00etatik 13:00etara. Datozen asteotarako ikastaro hauek iragarri dituzte:

Irailaren 29an, 9:00-11:00 artean: OpenOffice Writer: Oinarrizkoa.
Irailaren 30ean, 9:00-11:00 artean: OpenOffice Writer: Aurreratua.
Informazio gehiago: 943 023 684, tutor.usurbil@kzgunea.net


Oiardo Kiroldegiko eskaintza
2014-15 ikasturterako kirol eskaintzaren berri eman du Oiardo Kiroldegiak. "Aurtengo eskaintza zabalagoa da, bai ikastaro aldetik, bai ordutegi aldetik", aditzera eman dutenez. Informazio gehiago, Oiardo Kiroldegian edo 943 37 24 98 telefono zenbakira deituta.

-Lehorreko ikastaroak: zumba, aerobik-step, pilates, gimnasia, spinning, 3. adineko gimnasia eta berriak combigym, lasterketa-tonifikazioa eta gap.
-Igerilekuko ikastaroak: haurtxoak, uretan moldatzea, ur ludoteka, igeriketa eskola, hastapena eta hobekuntza (helduak) eta berriak, igeriketa gidatua eta haurdun igeriketa.

Katekesia
Taldeetan izen emateko egunak:
-Irailak 16 eta 17, 17:00etatik 19:00etara Parrokiako bulegoetan. "Gurasoak bertaratzea komeniko litzateke", katekesi taldekoek aditzera eman dutenez.