16 lan saio, Usurbilgo etorkizuna diseinatzen hasteko

Noaua Aldizkaria 2014ko ira. 10a, 14:00


Atzoko aurkezpen bilerarekin abiatu da, hilabetez luzatuko den parte hartze prozesu honen lehen fasea. Bilera gehiago datozen asteotan. Gaika, auzoka eta adin tarte desberdinei zuzenduriko lan saioak izango dira. Saio dinamikoak eta parte hartzaileak, prozesua bideratzeaz arduratuko den aditu Nicola Foronik atzo Sutegin adierazi zuenez. Herritarrek informazioa jaso eta Udaletik planteaturikoaren aurrean iritzia eman edo ekarpenak egiteko aukera izango dute. Aholkulari, teknikari eta udal ordezkari talde bat egongo da bileretan.

Orain hasi eta urriaren 9ra arte luzatuko da parte hartze prozesu honen lehen fasea. 2015ean jarraipena izango baitu. Orain, aurrerapen dokumentua da landuko da. Lehenbizi, herritarrek Udalak aurkezturiko diagnosiari egin ahalko dizkiote ekarpenak. Datozen asteotarako iragarri diren 16 bileretan izango da. Hortik, Udalak asteotan herritarrek eginiko proposamen eta ateratako ondorioak bilduko ditu. Parte hartze prozesuaren bigarren fasea, hasierako dokumentua idazten denean zabalduko da. 2015ean. Bigarren fase horretan, Usurbilgo hiria antolatzeko plana idazteko erabiliko diren irizpide eta helburuak zehaztuko dira.

Egutegia
Oraingora itzulita, aipatu moduan 16 lan saio deitu ditu Udalak urriaren 9ra bitarte. Bilera sorta honi, 6-16 urte arteko ikasleekin egingo den lanketa berezia gaineratu behar zaie. Bilera guztion egutegia segidan:

Irailak 15-16// 18-19: 6-16 urte arteko haur eta gaztetxoekin lanketa berezia.
Irailak 15/29: Aginagako ludotekan.


Irailak 16/urriak 4: herriguneko bilerak, Potxoenean (euskaraz).


Irailak 17/urriak 1: herriguneko bilerak Artzabalen (erdaraz).


Irailak 18/urriak 2: Zubietako Kaxkapen.


Irailak 22/urriak 6: Mugikortasuna eta ingurumen gaiak jorratzeko bilerak Potxoenean.


Irailak 23/urriak 7: Jarduera ekonomikoak, komertzioa eta nekazaritza gaiak jorratzeko bilerak Potxoenean.


Irailak 24/urriak 8: Ekipamenduak, zerbitzuak eta azpiegitura gaiak jorratzeko bilerak Potxoenean.


Irailak 25/urriak 9: lurralde antolaketa hizpide dituzten bilerak Potxoenean.

Bileren ordutegia: 19:00 (urriaren 4ko bilera ezik, goizeko 10:00etan izango baita).

Gai honi buruzko informazio zabala, parte hartze prozesurako hautaturiko leloa baliatuz, Usurbilgo Udalak martxan jarri duen web orrialde berri honetan: usurbilorainadageroa.com