Auzokonpostarako gune berria, anbulatorio ondoan

Noaua Aldizkaria 2014ko ira. 11a, 08:00

Auzokonpostarako gune berri bat begi bistan; Udalak anbulatorio ondoan ireki nahi duena, Galtzaragaña, Munalurra eta Puntapax kaleetako bizilagunentzat. Erabiltzaile izan nahi dutenentzako oharra; beharrezko informazio eta argibideetarako bilera deitu dute Usurbilgo Udalak eta Usurbil Zero Zaborrek, irailaren 20rako, eguerdiko 12:00etan, udaletxe ondoan dagoen konpostagunean.

"Konpostatzeko jarraibideak eta formazioa ere emango dira bileran bertan. Izena emateko aukera ere izango da. Gogoratu konposta egiten dutenek ingurumenari fabore bat egiten diotela, eta hondakin tasa txikiagoa ordaintzen dutela", gogorarazi dute bilera deitu dutenek. Zehaztasun gehiago nahi dituenak, 650 374 936 telefono zenbakira deitu dezake, edo usurbilzerozabor@gmail.com helbidera email bat idatzi.