Iraileko bigarren osteguna gaur, hilak 11, afari beganoa dastatzeko eguna, 20:30etatik aurrera Usurbilgo Gaztetxean. Borondatearen truke, hilero moduan. Oraingoan gainera, Jaime Yacaman abeslari mexikarrak girotuko du afalostea. "Ikasturte berriarekin bueltan eta indartsu dator afari beganoa borondatearen truk, eta afalostean gainera Jaime Yacaman mexikarra izango dugu bere musikaz gaua alaitzen. Animatu!", luzatu dute gonbita Usurbilgo Gaztetxekoek.
Afrikar dantza mandingeen ikastaroa
"Aupa gazte! Laster, afrikar erritmoak izango ditugu berriz entzungai gaztetxean", iragarri dute antolatzaileek. Urritik aurrera, asteazken arratsaldetan, 19:00etatik 21:00etara Usurbilgo Gaztetxean. Irakaslea: Pierre Cece Koly Camara. Prezioa, hilean 28 euro. Izena emateko deitu 627 285 904 telefono zenbakira edo idatzi email bat, usurbilgogaztetxea@gmail.com helbidera. Antolatzaileen oharra; ikastaroko ordutegia behin behinekoa da, behin betiko ordutegia talde kideen artean erabakiko da.