Pozarren zabaltzen ari dira egunotan Udarregi Ikastolakoak, badatorrela eguna. Ikasturte hasierarekin batera, aste honetan ireki duten arren, merezitako inaugurazio ekitaldia antolatzen dabiltza. Eraikin berriaz ari gara. Irailaren 20an inauguratuko dute. Bertaratzeko gonbita luzatzen ari dira:
ERAIKIN BERRIA INAUGURATUKO DUGU!!!!
Albiste pozgarria dugu!: Eraikin berria irailaren 20an inauguratuko dugu!
Urte osoa eraikuntza lanetan pasa eta gero, 2014-2015 ikasturtean eraikin berriaren ateak ireki ditugu, eta zuekin eta herritar guztiekin partekatu nahi dugu gure ilusio eta poza!
Hau dela eta, IRAILAREN 20AN, larunbata, eguerdiko 12:00etan egingo dugun ekitaldira gonbidatu nahi zaituztegu. Bertan, instalazioak ikusteaz gain, aukera izango duzue prestatzen ari garen egitarauaz gozatzeko.
Ez hutsik egin! Zuen zain gaude!