Andatza Mendizaleen Kirol Taldekoen iraileko txangoa igande honetan; Bidarrai-Iparla-Izpegi mendi irteera. 15 bat kilometroko bidea osatzea proposatzen dute, bost ordu eta erdi, sei orduren bueltan. "Bidarraitik Izpegira ibilaldia egingo dugu, eta Iparla mendia igoko dugu", berri eman dute antolatzaileek.
Joan etorria autobusez egingo da. Irailaren 10a baino lehen izena eman zuen herritar taldea goizean goiz abiatuko da, 7:00etan Oiardo Kiroldegitik. Mendi bueltaren amaieran egingo da otordua. Janariak norberak eraman beharko du. Edaria antolatzaileen esku.
Informazio gehiago: andatza.com
Antolatzailea: Andatza MKT.
Irudia: Andatza MKT.
Urrian, Valderejora
Iraileko txangoaz gain, honako hitzorduak ditu programatuak urte amaierara arte, Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak:
Urriak 12: Valderejo.
Azaroak 9: Fitero.
Azaroak 26-29: Mendi Astea.