Kontxako Bandera ikustera joateko tren zerbitzu bereziak igandean

Noaua Aldizkaria 2014ko ira. 12a, 08:43

    

Donostiara estropadak ikustera joateko tren zerbitzua indartu du Euskotrenek. Irailaren 7an bezala, igande honetan ere orduotan izango dituzue tren zerbitzu bereziak Usurbildik hiriburura: 9:24, 9:36, 9:54, 10:24, 10:36, 10:54, 11:24, 11:36. 14 bat minututan helduko dira trenok Donostiako Amara auzoko geltokira. Ordutegi taula osoa hemen: Kontxarako tren zerbitzuak
Informazio gehiago: 902 543 210, euskotren.es edo Twitterren (@euskotrenEJGV).

Lizaso, Kontxako Bandera irabaztetik gertuago
Sarai Lizaso eta San Juan nagusi aurreko igandean, Iñaki Errasti eta Orio laugarren. Hauexek, arraun munduan preziatuena den Kontxako Banderako lehen jardunaldian bi herritarron eta euren taldeek, emakumezkoen zein gizonezkoen txapelketetan eskuraturiko emaitzak. Bigarren eta azken jardunaldia igande honetan, irailaren 14an. Lehia estua izango da emakumezkoen txapelketan. San Juan taldekoak nagusitu baziren ere, sailkapenean oso gertu dituzte aurkariak. Iñaki Errasti eta Orioren kasuan, ohorezko txandarako sailkatuak daude. Urdaibai da tarte handiz, lehen postuan:

Gizonezkoen lehenengo jardunaldiaren sailkapena:
1. Urdaibai 19:02.98
2. Kaiku +10.54
3. Hondarribia +11.50
4. Orio +19
5. Portugalete +28
6. San Juan +34
7. Cabo +36
8. Donostiarra +1:27

Emakumezkoen lehenengo jardunaldiaren sailkapena:
1. San Juan 10.36.80
2. Hibaika +1.32
3. Zumaia +4.48
4. Orio +16.72