Usurbil Kirol Elkarteko bazkidetza egiteko aukera berria larunbat arratsaldeko 18:00etatik aurrera Oiardo Kiroldegian. 1. nazional mailako senior mutilen taldeak Euskal Kopako neurketa jokatuko duen arratsalde berean hain zuzen. “Gogorarazi urteko kuota 30€-takoa dela, eta partida guztietara doan sartzeko aukera izango dutela bazkideek. Bazkide ez direnei sarrera 5€ kostatuko zaie. Halaber bazkideek taldearekin kanpora egiten dituen bidaietara joateko aukera ere izango dute. Bazkide laguntzaileek, orain arte bezala, 15€-ko kuota izango dute. Baita 16 urtetik beherakoek ere”, Usurbil Kirol Elkartetik ohartarazi dutenez.
Bazkidetza egiteaz gain, senior mutilen 1. nazional mailako taldearen neurketa berri bat ikusteko aukera, larunbat arratsaldean:
Irailak 13, larunbata
18:00etatik aurrera, Usurbil Kirol Elkarteko bazkidetza egiteko aukera.
19:15 Senior mutilak, 1. Nazionala, Euskal Kopa: Ucin Aluminio Usurbil-Tolosa C.F.
Tokia: Oiardo Kiroldegia.
Ligako egutegia prest
Iragan uztailaren 22an Espainiako Eskubaloi Federazioak eginiko zozketa bidez, 1. mailan jokatuko duten talde guztien lehen faseko neurketen egutegia finkatu zuten. Sei multzo handitan banatu zituzten lehiakideak. C multzoan da Usurbil Kirol Elkarteko senior mutilen taldea, Ucin Aluminio Usurbil. Kantabriako eta Euskal Herriko beste talde guztiokin:
-Kantabriako BM. Santoña.
-Gipuzkoako Ereintza Aguaplast, C.D. Egia Ur-Ze, Pulpo K.E., Alcorta Forging Group Elgoibar, Somos Eibar Eskubaloia, Ford Mugarri Arrasate, Tolosa C.F. Eskubaloia, La Bacaladera Hondarribia.
-Bizkaiko Trapagaran, Amazsa Urdaneta eta Quiron Askartza.
-Nafarroako Beti-Onak, Anaitasuna eta BM. Uharte.
Ligako lehen fasean, usurbildarrak bere multzoko taldeekin lehiatuko dira. Txapelketa, irailaren 21ean abiatuko dute. Honatx, jokatuko dituzten partiden egutegia:
Irailak 21: Ford Mugarri Arrasate-Ucin Aluminio Usurbil
Irailak 28:Ucin Aluminio Usurbil-Trapagaran
Urriak 5: Somos Eibar Eskubaloia-Ucin Aluminio Usurbil
Urriak 12: Ucin Aluminio Usurbil-Pulpo K.E.
Urriak 19: Tolosa C.F. Eskubaloia-Ucin Aluminio Usurbil
Urriak 26: Ucin Aluminio Usurbil-La Bacaladera Hondarribia
Azaroak 2: C.D. Egia Ur-Ze-Ucin Aluminio Usurbil
Azaroak 9: Ucin Aluminio Usurbil-BM. Santoña
Azaroak 16: Ucin Aluminio Usurbil-Alcorta Forging Group Elgoibar
Azaroak 23: Anaitasuna-Ucin Aluminio Usurbil
Azaroak 30: Ucin Aluminio Usurbil-Ereintza Aguaplast
Abenduak 7: Amazsa Urdaneta-Ucin Aluminio Usurbil
Abenduak 14: Ucin Aluminio Usurbil-Quiron Askartza
Abenduak 21: Uharte-Ucin Aluminio Usurbil
Urtarrilak 11: Ucin Aluminio Usurbil-Beti-Onak
Urtarrilak 18: Ucin Aluminio Usurbil-Ford Mugarri Arrasate
Urtarrilak 25: Trapagaran-Ucin Aluminio Usurbil
Otsailak 1: Ucin Aluminio Usurbil-Somos Eibar Eskubaloia
Otsailak 8: Pulpo K.E.-Ucin Aluminio Usurbil
Otsailak 15: Ucin Aluminio Usurbil-Tolosa C.F. Eskubaloia
Otsailak 22: La Bacaladera Hondarribia-Ucin Aluminio Usurbil
Martxoak 1: Ucin Aluminio Usurbil-C.D. Egia Ur-Ze
Martxoak 8: BM. Santoña-Ucin Aluminio Usurbil
Martxoak 15: Alcorta Forging Group Elgoibar-Ucin Aluminio Usurbil
Martxoak 22: Ucin Aluminio Usurbil-Anaitasuna
Martxoak 29: Ereintza Aguaplast-Ucin Aluminio Usurbil
Apirilak 12: Ucin Aluminio Usurbil-Amazsa Urdaneta
Apirilak 19: Quiron Askartza-Ucin Aluminio Usurbil
Apirilak 26: Ucin Aluminio Usurbil-Uharte
Maiatzak 3: Beti-Onak-Ucin Aluminio Usurbil