“Usurbil, herri anitza!” jaialdia antolatu dute larunbatean, irailaren 13an, migrazioa eta aniztasunaren alde azken hilabete hauetan, Udalarekin batera lanean dabilen herritar taldeak. Jatorri ezberdinetako herritarren topagune izan nahi duen elkartasun ekimen honen bidez, hartu emanak indartu nahi dira eta “herritarren jatorri aniztasunaren balioa aintzar hartzeko urratsak ematen jarraitzea”:
Irailak 13, larunbata: “Usurbil, herri anitza!” jaia
17:00 Ongi-etorria eta aurkezpena.
17:30-20:00 Herrialde desberdinetako jaki-dastaketa.
18:00 "Babutxa madarikatuak" ipuin antzeztua, Kolore Biziak-eko Baraka Taldea eta Idoia Sanchezen eskutik.
18:45 Buruhandiak.
19:00 Aniztasunarekin dantzan: euskal dantzak eta dantza afrikarrak. Usurbilgo Dantza Taldearen eta hainbat herritarren parte hartzearekin.
20:00 Kontzertua: La Jodedera.
Antolatzaileak: Aniztasunaren aldeko herritarren lantaldea eta Usurbilgo Udala.
"Zurrumurruak deseraikitzen" erakusketa
Larunbat arratsalde partean, "Usurbil, Herri Anitza!" jaialdira gerturatzen zaretenok, Sutegiko erakusketa areto parera gerturatuta, SOS Arrazakeria taldekoen “Zurrumurruak deseraikitzen” erakusketa topatuko duzue. Atzo, taldeko kide Agustin Unzurrunzagak eskainitako hitzaldian egin bezala, ekimen honen bidez, jatorri ezberdinetako herritarrekiko egon ohi diren zurrumurru eta aurreritzi baztertzaileen aurka egin nahi da. Albiste honetako bideoan dituzue, Sutegin ikusgai dauden panelak.