Bete-betean da Topa Eszenika. Hainbat ekitaldi egin dira baina beste horrenbeste falta dira oraindik. Gaur Hika Teatrokoak etorriko dira Sutegira, Hitzak antzerkia eskaintzera. Eta bihar Dar-Dar Produkzioak taldearen txanda izango da. Antzerki Ekintzaren eskutik, asteburuko bi ekitaldietarako bina sarrera genituen NOAUA!ko bazkideen artean zozketatzeko. Eta interesa agertu dutenen artean zozketa egin ondoren, hauek izan dira sarituak: Itziar Dorronsoro eta Iñaki Astiasuinzarra. Zorionak!
Ostiralean, Hitzak antzerkia. Hika teatroa, 22:00 Sutegi
Ostiralerako bi gonbidapenak Itziar Dorronsorori egokitu zaizkio. Egunean bertan, Sutegiko leihatila irekitzen denean, eskuragarri.
Larunbatean, Etzi antzerkia. Dar-dar produkzioak, 22:00 Sutegi
Eta larunbateko bi gonbidapenak, Iñaki Astiasuinzarrari. Egunean bertan, Sutegiko leihatila irekitzen denean, eskuragarri.