Sarai Lizaso eta Iñaki Errasti, Kontxako Banderaren bila

Noaua Aldizkaria 2014ko ira. 13a, 18:57

   
Kontxako Banderako bigarren eta azken jardunaldi eguna igande eguerdi honetan. Bi herritar itzuliko dira Donostiara, bandera preziatuaren bila; Sarai Lizaso San Juan taldekoen ontzian, eta Iñaki Errasti Oriorekin.

Gogoan izan, Sarai Lizaso eta San Juan nagusitu ziren aurreko igandean. Iñaki Errasti eta Orio laugarren postuan sailkatu ziren. Hauexek, arraun munduan preziatuena den Kontxako Banderako lehen jardunaldian bi herritarron eta euren taldeek, emakumezkoen zein gizonezkoen txapelketetan eskuraturiko emaitzak. Bigarren eta azken jardunaldia igande honetan, irailaren 14an. Lehia estua izango da emakumezkoen txapelketan. San Juan taldekoak nagusitu baziren ere, sailkapenean oso gertu dituzte aurkariak. Iñaki Errasti eta Orioren kasuan, ohorezko txandarako sailkatuak daude. Urdaibai da tarte handiz, lehen postuan:

Gizonezkoen lehenengo jardunaldiaren sailkapena:
1. Urdaibai 19:02.98
2. Kaiku +10.54
3. Hondarribia +11.50
4. Orio +19
5. Portugalete +28
6. San Juan +34
7. Cabo +36
8. Donostiarra +1:27

Emakumezkoen lehenengo jardunaldiaren sailkapena:
1. San Juan 10.36.80
2. Hibaika +1.32
3. Zumaia +4.48
4. Orio +16.72