Kontako Banderaren bigarren eta azken jardunaldia ikustera joateko ohi baino tren zerbitzu gehiago izango duzue igande goiz honetan. Aurreko igandean bezala, tren zerbitzua indartu baitu Euskotrenek. Usurbildik orduotan abiatuko dira trenak hiriburura: 9:24, 9:36, 9:54, 10:24, 10:36, 10:54, 11:24, 11:36. 14 bat minututan helduko dira trenok Donostiako Amara auzoko geltokira. Ordutegi taula osoa hemen: Kontxarako tren zerbitzuak
Ohiko zerbitzuak, neguko ordutegian
Zerbitzu bereziez gain, ohiko zerbitzuak eskainiko dituzte igande honetan, Euskotrenek eta Lurraldebusek. Gogoan izan, Usurbil zeharkatzen duten bi garraio zerbitzuok indarrean dituzte jada, ikasturte osorako ordutegi berriak.
Euskotrenen neguko ordutegia:
Bilbo-Donostia
Donostia-Bilbo
Informazio gehiagorako: 902 543 210, euskotren.es edo Twitterren, @euskotrenejgv helbidean.
Lurraldebusek ere joan den astetik indarrean du neguko ordutegia: neguko autobus ordutegi berria