Andatzakoekin Iparraldera txangoa, igande goiz honetan

Noaua Aldizkaria 2014ko ira. 14a, 08:02


Bidarrai-Iparla-Izpegi mendi txangora irtenak izango dira honez gero. Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak, irailaren 10a baino lehen izena ematen zuten herritarrei, 15 bat kilometroko bidea osatzea proposatzen zieten, bost ordu eta erdi, sei orduren bueltan. "Bidarraitik Izpegira ibilaldia egingo dugu, eta Iparla mendia igoko dugu", berri eman dute antolatzaileek. 

Joan etorria autobusez egingo dute. Irailaren 10a baino lehen izena eman zuen herritar taldea goizean goiz abiatzekoa zen, 7:00etan Oiardo Kiroldegitik. Mendi bueltaren amaieran egingo dute otordua. Janaria norberak eraman behar zuen. Edaria antolatzaileek.

Informazio gehiago: andatza.com
Antolatzailea: Andatza MKT.
Irudia: Andatza MKT.

Urrian, Valderejora
Igande honetako irteeraren ostean, Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak honako hitzorduak ditu programatuak urte amaierara arte:
Urriak 12: Valderejo.
Azaroak 9: Fitero.
Azaroak 26-29: Mendi Astea.