Hasi da Herri Anitza izeneko festa. Frontoian herrialde ezberdinetako dastagaiak banatzen ziren bitartean, hitza hartu du Mertxe Aizpurua alkateak. Hurbildu diren bisitariei nahiz partehartzaileei ongi etorri eman ondoren, elkar ezagutzak aberastu egiten gaituela adierazi du. "Guztiok gara usurbildarrak eta guztiok usurbildar bezala eskubide osoak eta betebehar osoak ditugu", adierazi du. Eta Gasteizko alkateak egindako adierazpenak ekidin egin behar direla nabarmendu du.
Martin Garitano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak ere ongi etorri ekitaldian hartu du parte. "Jaioterri anitzeko herri bakarra osatzen dugu", esan du Martin Garitanok. "Norberaren bizitzan, inportantzia gutxien duena da non jaioa den, inportantea da non egiten duen bere bizitza, non lantzen duen bere etorkizuna".
Dantzariek, antzerki saioek eta La Jodederaren abestiek alaituko dute larunbat iluntzea eta gaua.