Aginagan 19:00etan, parte hartze prozesu berriko bilera

Noaua Aldizkaria 2014ko ira. 15a, 06:00

  
Iragan astean Sutegin aurkeztu ostean, Hiria Antolatzeko Plan Orokorrari loturiko parte hartze prozesu berria abian da. Urriaren 9ra arte luzatuko den bilera errondari ekiteko, Aginagako ludotekan hitzordua astelehen honetan, arratsaldeko 19:00etan. Aholkulari, teknikari eta udal ordezkari talde bat egongo da bertan. Tartean, parte hartze prozesuetan aditu den Nicola Foroni. Usurbilgo Udalak auzoka eta gaika deitu dituen bilera guztiokin Usurbilgo etorkizuna diseinatu nahi da; etorkizuneko udalerri eredua. Herritarrek udal ordezkarien eskutiko gaiari buruzko informazioa jaso, iritzia eman eta ekarpenak egiteko aukera izango dute.

Bestalde, abiatu berri dugun aste honetan zehar, martxan den parte hartze prozesu honen baitan, lanketa berezia egingo da 6-16 urte arteko ikasleekin. Bilera guztion egutegia segidan:

Irailak 15-16// 18-19: 6-16 urte arteko haur eta gaztetxoekin lanketa berezia.
Irailak 15/29: Aginagako ludotekan.


Irailak 16/urriak 4: herriguneko bilerak, Potxoenean (euskaraz).


Irailak 17/urriak 1: herriguneko bilerak Artzabalen (erdaraz).


Irailak 18/urriak 2: Zubietako Kaxkapen.


Irailak 22/urriak 6: Mugikortasuna eta ingurumen gaiak jorratzeko bilerak Potxoenean.


Irailak 23/urriak 7: Jarduera ekonomikoak, komertzioa eta nekazaritza gaiak jorratzeko bilerak Potxoenean.


Irailak 24/urriak 8: Ekipamenduak, zerbitzuak eta azpiegitura gaiak jorratzeko bilerak Potxoenean.


Irailak 25/urriak 9: lurralde antolaketa hizpide dituzten bilerak Potxoenean.

Bileren ordutegia: 19:00 (urriaren 4ko bilera ezik, goizeko 10:00etan izango baita).

Gai honi buruzko informazio zabala, parte hartze prozesurako hautaturiko leloa baliatuz, Usurbilgo Udalak martxan jarri duen web orrialde berri honetan: usurbilorainadageroa.com