Jaiak hasteko lau egun baino ez. Gogoan izan, aurrez eskuratu behar dira, irailaren 19tik 21era ospatuko diren Santueneko festetako kantu afari eta herri bazkarirako txartelak. Kantu afaria, ohi bezala, larunbat iluntzez, 20:30etatik aurrera, Josune Aranburuk girotuta. Xabi Tellok prestaturiko honako menu goxo askoa dastatu ahalko da; arrain zopa, bakailu gratinatua pikiloko piper saltsarekin, "sekretu iberiarra" onddo saltsarekin, pantxineta gazta kremaz betea, txokolatea eta fruitu gorriekin. Otordurako txartelak, Artzabalen, Ibai-Ondo elkartean eta Santueneko zaharren egoitzan egongo dira salgai, irailaren 17ra arte.
Jaietako azken egunean bestalde, herri bazkaria ospatuko dute Santuenean. Txartelak, Ibai-Ondo elkartean eta Santueneko zaharren egoitzan eskuratu ahalko dira. Bazkaritarako menua: zainzuriak, urdaiazpikoa, entsalada errusiarra, biribilkia eta ijito besoa.
Kantu afari eta herri bazkariko zehaztasunez gain, Jai Batzordekoen ohar bat. Orduz aldatu dute, irailaren 21erako antolatua zuten Gorritiren show-a. 18:00etarako programatua zuten arren, ordubete aurreratu dute ekitaldia.
Irailak 19, ostirala
17:00 Txupinazoa txosna aurrean eta txokolatada Tragoxkan.
Ondoren, globo gerra.
18:30 Buruhandiak eta Dinbi Banda Batukada.
19:00 Sardin jana.
23:00 Kontzertuak: Besteik pe, Willis Drummond eta Joxpa.
Irailak 20, larunbata
11:00 Haur jolasak eta pintura lehiaketa.
13:00 Buruhandiak.
14:00 Haur bazkaria (norberak bere bazkaria ekarri eta edariak eta postrea bertan).
16:00 Mus txapelketa (15:30-16:00 izen ematea).
16:00 Haurrentzako puzgarriak.
17:30 Txokolatada Zaharren Egoitzan.
19:00 Buruhandiak.
20:30 Kantu afaria Josune Aranbururekin.
00:00 Dantzaldia DJ Van-ekin.
Irailak 21, igandea
09:00 Usurbil Cup txapelketako partidak.
11:00 Toka txapelketa.
12:00 Hamaiketakoa txosnan.
14:00 Herri bazkaria.
17:00 Gorritiren show-a.
Ondoren, buruhandiak.
19:30 Piper dastaketa.
21:00 Festen amaierako traka.
Antolatzailea: Santueneako Jai Batzordea.