73 lasterkari, gorantz segitzen dute Baxurde Kroserako izen emateek

Noaua Aldizkaria 2014ko ira. 15a, 11:05


Eguna gerturatu ahala izen emateko kopurua hazten doa. Usurbil, Donostialdea, Gipuzkoako hainbat herri, eta urrunago joanda, Gasteiz edota Gandia ordezkatuak egongo dira, igande honetan, irailaren 21ean Usurbilen ospatuko den VII. Baxurde Krosean. Astelehen goiz honetan, 73 lasterkarik izena emana zuten Baxurde Txiki taldekoek antolaturiko herri lasterketarako, kirolprobak.com atarian. Irailaren 20ra arte zabalik jarraituko du izen emateak. Nahiago duenak Oiardo Kiroldegian egin dezake inskripzioa, irailaren 19a baino lehen. Txip horiarekin, 10 eurotan. Txipa alokatuta, 12 euroren truke. Gogoan izan, 350 lasterkarirentzako lekua dago Baxurde Krosean.

Iaz bezala, bi ibilbide dituzue aukeran; bat motza, 5,2 kilometrotakoa. Bestea honen bikoitza, 10,75 kilometrotakoa. Lasterkari guztiek, Mikel Laboa plazan kokatuko den irteera gunean prest egon beharko dute, irailaren 21ean, goizeko 11:00etan. Ordu horretan abiatuko baita, Kaxkoa, Santuenea, Zubieta edota Kalezar zeharkatuko duen kirol proba. Hauxe, kirolariek osatu beharko duten ibilbidea: Ibilbidea

Urtero moduan, sari potoloak proba amaieran. Sari bana, helmugara iritsitako lehen hiru gizon emakumeentzat. Partaide guztientzat, "poltsa serigrafiatua, sagardo botila 1, EtxeOndo galtzerdiak eta Fullgas etxeko gela". Eta zozketa ugari: 
- Kentuene jatetxean bi lagunentzat otordua.
- Atxega jauregian bi lagunentzat otordua.
- Patri jatetxean bi lagunentzat otordua.
- Artzabal jatetxean bi lagunentzat otordua.
- Arrospide banaketak eskeinitako kutixi lotea.
- Kirolari profesionalek sinaturiko arropa.